Gaia

XSLaren edukia

Azpiegituren eta Zerbitzu Telematikoen Diseinua eta Zehaztapena

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honek espezialitatearen irakasgaietan zehar garatu diren sare eta zerbitzu teknologia ezberdinak aplikatu nahi ditu, maketa funtzional bat hedatzeko asmoan, non zerbitzu hornikuntza katearen eragileak integratzen diren, egindako diseinuaren araberako ingurune esperimental batean.



Ikasketa plan barruan eta dagokion moduluan, irakasgaiaren koherentziaren zentzua bere orientazioan datza. Hots, irakasgai hau beste irakasgaietan landutako teknologien eta zerbitzuen integrazioa maketa esperimental handi gisa planteatzen da. Sarbide eta garraio azpiegituren interkonexioa “Konbergentzia eta Integrazioa Sarbide Sareetan eta Sare Nagusietan” irakasgaiatik garatuko da. Era berdinean, belaunaldi berriko sareetako bideratzea eta edukiera kudeketa “Internet: Kontzeptu Aurreratuak eta Zerbitzu Berriak” irakasgaiarekin koordinatuko da. Azkenean, errendimenduaren aspektuak jorratzeko, ikuspuntu ez analitiko batetik baizik eta neurrien bidez, “Telekomunikazio Sareen Errendimendua”-n landutako gaitasunetatik hasiko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
GUTIERREZ PORSET, JOSE DANIELEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego ElkartuaElebidunaIngeniaritza Telematikoajosedaniel.gutierrez@ehu.eus
JACOB TAQUET, EDUARDO JUANEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Telematikoaeduardo.jacob@ehu.eus
LIBERAL MALAINA, FIDELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Telematikoafidel.liberal@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Capacidad para diseñar infraestructuras de comunicaciones y servicios telemáticos extremo a extremo, incluyendo los diferentes agentes que participan en la cadena de provisión de servicio100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Laborategiko p.75112.5187.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Laborategiko praktikak187.540 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak20.0 % 40.0 %
Lan praktikoak50.0 % 80.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaia erabat praktikoa da, proiektuen bidezko ikastean oinarrituta.

Kalifikazio finala, ikaslearen gidan adierazitako ebaluaketa sistemen ehunekoen bidezko neurrizko kalifikazioen media izango da.

Norbaitek, ikasleen arautegian esandako edozein kausagatik, ezin badu etengabeko ebaluaketa egin, arautegi horretan azaldutako tresnaren bidez eta dagokion epean jakinarazi beharko du.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiko ikastearen emaitza guztiak ebaluatu behar direnez, eta etengabeko ebaluaketa eta feedback irizpideak kontuan harturik, froga horretan ikasleak momentuan neurtu daitezkeen ebidentziak aurkeztu beharko ditu; froga finalan defendatuko den proiektu memoria bat, eta sistemaren funtzionamendua ondo doalako ebidentziak. Helburua ikastearen emaitzak eta gaitasunak lortu direla egiaztatzea da.

Irakasgai-zerrenda

Oso irakasgai praktikoa da, beraz gidaturiko praktikak taldeka egingo dira hurrengoak landuz:

1. Sare eta zerbitzu telematikoen muturretik muturrerako arkitektura baten diseinua

2. Sarbide sareen hedapena

3. Sare nagusien hedapena eta interkonexioa

4. Multimediako zerbitzu telematikoen eta seinalizaziorako mekanismoen garapena eta inplantazioa

5. Muturretik muturrerako errendimendu frogak



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasgaia proiektuetan oinarrituta izanez, baliabideak topatuz ariketak ebazteko gaitasuna erakutsi beharko da. Gehien gidatuta dauden zatietan (laborategian eskuragarri dauden sarbide eta garraio sareen azpiegitura fisikoekin lotuta), modulu bakoitzaren hasieran diseinu horretan landu behar den ariketaren gidoi txiki bat emango da.

Oinarrizko bibliografia

Irakasgaiaren oinarrizko bibliografia hurrengoetan datza: erabiliko diren teknologiaren informazioa, fabrikatzaileen eskuliburuak, eta Interneteko baliabideak. Hain zuzen, klasearen dinamika berak eskatzen dio ikasleari topatzen dituen oztopoak gainditzeko gai izatea, Internet baliabideak bilatuz, edo ekipoen fabrikatzailearen eskuliburuen bidez (batzuk aurreko irakasgaietan ikusita).

Irakasgaiaren oinarrizko bibliografia hurrengoetan datza: erabiliko diren teknologiaren informazioa, fabrikatzaileen eskuliburuak, eta Interneteko baliabideak. Hain zuzen, klasearen dinamika berak eskatzen dio ikasleari topatzen dituen oztopoak gainditzeko gai izatea, Internet baliabideak bilatuz, edo ekipoen fabrikatzailearen eskuliburuen bidez (batzuk aurreko irakasgaietan ikusita).



DERRIGORREZKO MATERIALAK

CISCO Networking Academy (CCNA, CCNP eta loturiko laborategiak). Cisco Press.

Halabi, S. Internet Routing Architectures (2nd Edition). Cisco Press. 2000.



OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Sare elementu eta zerbitzu hornitzale gisa dabiltzan GNU/Linux sistemen mantenuari dagokionak.

Orokorrak: http://www.linux.org/ http://www2.linuxjournal.com/about_linux

Gaztelaniazko Linux Proiektua: http://lucas.hispalinux.es

Eskuliburuak (HOWTO): http://www.insflug.org

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Deploying IP and MPLS QoS for Multiservice Networks: Theory & Practice; John William Evans, Clarence Filsfils; The Morgan Kaufmann.



- Service Delivery Platforms: Developing and Deploying Converged Multimedia Services; Syed A. Ahson , Mohammad Ilyas.

Aldizkariak

Journal of Systems Integration, Springer.



Linux Journal, Belltown Media, Inc.

Estekak

http://es.tldp.org/



https://gns3vault.com/labs/



https://www.linux.com/



https://www.opnfv.org/



https://osm.etsi.org/



https://www.openstack.org/



https://www.kamailio.org/w/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak