Gaia

XSLaren edukia

Telekomunikazioaren Teknologiak Txertatzea Gizartean

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Garapen teknologikoa gero eta arinagoa da. Telekomunikazioetara zuzendutako aplikazioak ugaritu egiten dira. Gizarteak jokaera berriak bilakatzen ditu, informazioa bereganatzeko bideak biderkatuz: pertsonen arteko harremanak era ezberdinez bideratu egiten dira.



IRAKASGAIAREN HELBURUAK

Telekomunikazioen eragina gizartean eta gizakien arteko harremanetan aztertzea. Eragin horri buruz hausnartu eta konstruktiboki kritikatu. Norbera eta besteen oinarri etikoak ezagutu, eragin horretan.

Pentsamendu kritikoa modu sistematikoan lantzea, ezinbesteko ezagutza teorikoak ematea eta telekomunikazioen munduan aplikatzea.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARANGUREN ARAMENDIA, GERARDOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraTeknologia Elektronikoagerardo.aranguren@ehu.eus
ZABALA LECUE, EDUARDOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraTeknologia Elektronikoaeduardo.zabala@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Telekomunikazio-ingeniaritzako teknologiak eta sistemak oro har integratzeko gaitasuna, eta testuinguru zabalago eta diziplina anitzekoagoetan, hala nola bioingeniaritzan, bihurketa fotovoltaikoan, nanoteknologian, telemedikuntzan.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Mintegia304575

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Edukien azalpena eta eztabaida30.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala0.00 %
Txostenak eta azalpenak lantzea45.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak30.0 % 40.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan30.0 % 40.0 %
Praktiken Memoria/Txostenak20.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Giza, gizarte eta ingurumen efektuak aurkitzea teknologietan.

Ingeniaritzak gizartean duen eragina baloratzea.

Proiektuaren emaitzak taldean aurkeztea, idatziz eta ahoz.

Norberaren lan-jardunari buruz hausnartzea.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EBALUAZIOA:



Ebaluazioa jarratua da klaseetan zehar. Irakasgaia 5 batekin gainditzen da. Kalifikazioak (10 arte) hurrengo alderdiak hartzen ditu kontuan:



- Eztabaidetan zentzuz parte aktibo hartzea (arrazoiketa zein ERREFERENTZI-DOKUMENTUEN BIDEZKO JUSTIFIKAZIOA kontutan hartuko da).

(4 puntu)



- Gai baten aurkezpena gelan; ikasleak moderatzaile-rola izango du ondorengo eztabaidan.

(3 puntu)



- Saio bakoitzeko banakako txostenak, aldez aurreko analisiak, banakako garapenak eta eskoletan idatzitako iruzkinak edo gogoetak jasotzen dituztenak.

(3 puntu)



Aurreko balorazioek, logikoa denez, eskoletara joatea eskatzen dute.

Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasleak ez ditu 5 puntu lortu ikasturtean. Ebaluazioa honetan datza:

- Ikasgelan aurkeztutako gaietako bat ahoz azaltzea, argudiaketa bibliografian azaldutako gaia menderatzen dela frogatzeko moduan garatuz: gai zehatza zozketa bidez aukeratuko da azterketa egiterakoan.

(10 puntu)



Irakasgai-zerrenda

1. ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GIZARTEA.

2. TELEKOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN ERAGINA GIZARTEAN ETA INGURUNEAN.

3. PENTSAMENDU KRITIKOA.

4. TELEKOMUNIKAZIO-INGENIARITZAREN LANBIDEA.

5. ETIKA PROFESIONALA.



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Rafael Escolá, José Ignacio Murillo."Ética para ingenieros" .EUNSA. 2002

Oinarrizko bibliografia

-Ética para ingenieros

Rafael Escolá, José Ignacio Murillo

Ed, EUNSA. 2002



-Computers and Society

Computing for good

Lisa C. Kaczmarczyk

Ed. CRC Press. 2012



-Ética para ingenieros

Galo Bilbao, Javier Fuertes, José Mª Guibert

Ed. Desclée. 2006



-Engineering Ethics

Concepts and Cases

Charles E.Harris, Michael S.Pritchard, Michael J.Rabins

Ed. Wadswirth. Thomson Learning. 1999



-Las redes sociales en la vida de tus hij@s.

Cómo conseguir que se relaciones on-line de forma segura y responsable.

Fernando García Fernández,

Ed. Foro generaciones interactivas. 2010



-Ethics in Engineering

Mike W. Martin, Roland Schinzinger

Ed. McGrawHill. 1996 (3. edizioa)

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gago, Alfonso. "Las nuevas tecnologías y los valores humanos". Fundación Mounier. 2000.



Charles E.Harris, Michael S.Pritchard, Michael J.Rabins. "Engineering Ethics. Concepts and Cases". Wadswirth, Thomson Learning, 1999



Del Arco, Javier. "Elementos de ética para la sociedad red". Dykinson, S.L. 2004.



Mike W. Martin, Roland Schinzinger. "Ethics in Engineering". McGrawHill, 1996 (3ª ed)

Aldizkariak

Information, Communication & Society



Ethics and information technology.

Estekak

http://www.waldenu.edu/News-and-Events/21719.htm







Oharra: ikastaro bakoitzean Interneteko helbide interesgarriak eguneratzen dira eGelan, eskolen garapenaren arabera

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak