Gaia

XSLaren edukia

Kudeaketa eta Metodologia Ikerketan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“Kudeaketa eta Metodologia Ikerkuntzan”, Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterraren 1. Mailako derrigorrezko irakasgai bat da. Bertan, metodo zientifikoaren oinarriak ikasten dira, baita ikerkuntza zientifikoa eta/edo teknologikoa (I+G+b delakoan) aurrera eraman nahi dituen pertsona baten jarduera nagusiak ere. Horretarako, atal asko lantzen dira, adibidez, argitalpen zientifikoak, doktorego tesia, kongresu edo batzarrak, patenteak, spinoff eta haztegiak, ezagutza zientifikoaren eta teknologikoaren transferentzia ingurune produktibora, informazio-bilaketa, ikerkuntza-proiektuen proposamenak prestatzea, I+G+b proiektuen ziurtapena, eta ahozko komunikazioak prestatzea. Beste gai batzuk ere lantzen dira, hala nola, iruzurra, errorea, zientziaren filosofia eta etika ikerkuntzan.



Irakasgai honetan ez dira soilik ezagutza teorikoak ikasten; errealitateko eragiketak oinarritzat dituzten lan praktikoen bidez, enpresa, unibertsitate edo ikerkuntza zentroetako I+G+b ekintzen garapenak aurrera eramateko beharrezko gaitasunak eta ezagutzak lortzen dira.



Lortu beharreko ezagutza eta gaitasunak guztiz lotuta daude Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko “Telekomunikazioko proiektuen kudeaketa teknologikoa” deituriko moduluan dauden beste irakasgaiekin. Irakasgai honek edukiak ikerkuntza zientifiko eta teknologikoaren ikuspegitik lantzen ditu batez ere, telekomunikazio ingeniaritzaren praktika profesionala “Proiektuen zuzendaritza” irakasgaian lantzen delarik (masterreko 2. mailan). Moduluko beste irakasgaiak, “Telekomunikazioaren Teknologiak Txertatzea Gizartean” izenekoak, etika eta deontologia profesionalean sakontzen du, baita ingeniaritza enpresa zein administraritzan garatzeko moduan, teknologiak gizartean, jasangarritasunean, ingurugiroan eta pertsonen ongizatean duen eragina landuaz ikuspegi kritikoarekin.



“Kudeaketa eta Metodologia Ikerkuntzan” egokiro ikasteko, graduan ingeniaritzako proiektuekin zerikusia duten irakasgaietako kontzeptuak menperatzea beharrezkoa da, bereziki, “Ingeniaritzako Proiektuak” deiturikoa eta baita ere espezialitate bakoitzeko irakasgai zehatzak, hau da, Telekomunikazio Sistemen Teknologia, Sistema Elektronikoen Teknologia eta Ingeniaritza Telematikoaren Teknologia espezialitateetakoak.



Beste titulazioetatik etorritako ikasleriak ezagutza horiek izen ezberdinak eduki ditzaketen irakasgaietan hartuak izango dituzte segur aski, baina edozein kasutan, suposatzen da masterrean sartutako ikasle guztiek ezagutza horiek ziurtatu dituztela, telekomunikazio ingeniaritzari buruzko gradu guztietan irakasten diren edukiak direlako.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AGUADO CASTRILLO, MARINAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Telematikoamarina.aguado@ehu.eus
ASTORGA BURGO, JASONEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Telematikoajasone.astorga@ehu.eus
HUARTE ARRAYAGO, MAIDEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Telematikoamaider.huarte@ehu.eus
ZUBIA ZABALLA, JOSEBA ANDONIEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraSeinalearen Teoria eta Komunikazioakjoseba.zubia@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Ability to integrate technologies and systems of Telecommunications Engineering, with a general nature, and in broader and multidisciplinary contexts such as bioengineering, photovoltaic conversion, nanotechnology, telemedicine.50.0 %
Gai hauei buruzko proiektuak landu, zuzendu, koordinatu eta teknikoki zein ekonomikoki kudeatzeko gaitasuna: sistemak, sareak, telekomunikazio-azpiegiturak eta zerbitzuak, baita proiektu zatien gainbegiratzea eta koordinazioa ere; telekomunikazio azpiegitura partekatuak eraikinetan edo bizi-guneetan, etxe digitalari buruzko proiektuekin batera; garraio eta ingurugiroko telekomunikazio-azpiegiturak; energia banaketarako instalazioak, eta emisio elektromagnetikoen ebaluazioa, baita bateragarritasun elektromagnetikoarena ere.50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Ordenagailuko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak37.540 %
Ordenagailuko praktikak37.540 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Etengabeko ebaluazioa20.0 % 40.0 %
Lan praktikoak60.0 % 80.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Irakasgaia amaitzean, ikasleriak esandako gaitasunak barneratuak izan behar ditu eta ikasketen emaitzak lortuak. Ikasketen emaitza horiek zerrenda honetakoak dira:

- Proiektu bat taldean lana egiten garatzea.

- Ikerkuntza proiektuen eskaerak idazteko gai izatea, ikerkuntzaren metodologia garatuz.

- Ikerkuntza lanak aurrera eramateko oinarrizko prozedura eta teknikak ulertzea.

- Proiektuaren emaitzak taldean aurkezteko gai izatea, idatziz zein ahoz.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian ebaluazioa bi zatitan egingo da: irakasgai osoan landutako ezagutzen azterketa idatzia (azken notaren %35a) eta 2 lan praktiko (azken notaren %65a).



Ondoren, ebaluatuko diren 2 lan praktikoen pisua gehiago zehazten da:



- Ikerkuntza proiektu baten proposamen bat idaztea eta aurkeztea: %35a

- Telekomunikazioen oinarrizko kontzeptuen inguruko dibulgaziozko bideo bat sortzea eta aurkeztea: %30a



Ebaluazio prozesuak banakako zein taldekako lanak hartzen ditu kontuan.



Irakasgaia, deskribatutako sistema jarraituz, ohiko deialdian gainditzeko, beharrezkoa da atal bakoitzeko nota ponderatuen batuketak 5 ematea gutxienez eta edozein kasutan, teoriako edukiei buruzko ebaluaketa jarraiaren nota 4 izatea gutxienez (10 puntuekiko).



Mintegiko klaseetara joatea derrigorrezkoa da.



Etengabeko ebaluazioa egin nahi ez duten ikasleek, EHUko “Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia” delakoaren 8.3 Artikuluaren araberako prozedura eta epeen arabera egin beharko dute.



OHARRA: osasun baldintzek aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazio zeregin bat burutzea eragozten badute, aurrez aurrekoa ez den modalitate bat aktibatuko da eta ikasleei puntualki informatuko zaie.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Notaren %100a balio duen azken froga.

Uko egiteak aplikagarria den araudiaren arabera eskatu beharko dira.

Irakasgai-zerrenda

Irakasgaiaren edukia 13 gaitan garatzen da:

1. Ikerkuntza zientifikoa

2. Argitalpen zientifikoak

3. Doktorego Tesiak

4. Ikerkuntza proiektuak: deialdiak, ikerkuntza-planak, proposamenak eta ebaluazioa.

5. Informazio-bilaketa: datu-base zientifikoak

6. Patenteak eta ustiapena

7. Jakituriaren transferentzia: adierazleak eta politikak

8. Ikerkuntzaren etika. Iruzurra

9. Sexismoa, arrazakeria eta antzekoak zientzian

10. Bekak eta laguntzak. Ikerkuntzaren karrera.

11. Zientzia eta erlijioa

12. Ziurgabetasuna, neurriak eta metrologia

13. Ahozko komunikazioak, kongresuak eta mintegiak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

S. Ramón y Cajal: Reglas y consejos sobre la investigación científica. 1935.



J. R. Taylor: An introduction to error analysis. University Science Books, 1982.



C. Ascheron and Angela Kitkuth, "Make your mark in Science", Wiley, 2005



E. E. Glavich, R. R. Ibáñez, M. R. Lorenzo, H. A. Palma: Notas introductorias a la filosofía de la ciencia. Eudeba, 1998.



C. Sagan: El mundo y sus demonios, Editorial Planeta, 2000.



Alan Chalmers, "La ciencia y cómo se elabora", Siglo XXI, 1992



Horace Freeland, Anatomía del fraude científico, Drakontos, 2006

Oinarrizko bibliografia

Alan Chalmers, "Qué es esa cosa llamada ciencia", Siglo XXI, 2006

Pestaña, A . " El sistema español de ciencia y tecnología", Investigación y Ciencia, Diciembre, 1996.

Centro Español de metrología, Ministerio de Fomento, "Guía para la expresión de la incertidumbre de medida", 1998.

Freund, R. J. and Wilson, W. J., "Statistical Methods", Academic Press limited, 1997.

Gould, S.J., "Ciencia versus religión, un falso conflicto", Editorial Crítica, 2000.

Michael Shermer, "¿Por qué creemos en cosas raras?", Alba, 2002.

Decartes, R., "Discurso del Método", Alianza editorial, (Libro de bolsillo, sección clásicos),1987.

Francis Bacon, Novum Organum

Primo Yúfera, E., "Introducción a la investigación científica y tecnológica", Alianza editorial, 1994.

Quesada Herrera, J., "Redacción y Presentación del Trabajo Intelectual", Editorial Paraninfo, 1987.

Pérez Monfort, R., "Reflexiones matutinas sobre la investigación científica; Viernes 10 7:00am", Fondo de Cultura económica. México., 1994.

B. Russel, Historia de la filosofía occidental, Austral, 2007, Tomos I y II

F. Di Trocchio: Las mentiras de la ciencia. Alianza editorial, 1769, 1995.

F. Di Trocchio: El genio incomprendido. Alianza editorial, CT 2501, 1999.

R. P. Feynman: ¿Qué significa todo eso?. Editorial Crítica, 1999.

R. P. Feynman: El placer de descubrir. Editorial Crítica, 2000.

J. Losee: Introducción histórica a la filosofía de la ciencia. Alianza editorial, AU I65, 1985.

A. Pestaña, "Veinticinco años de ciencia y técnica en España: Institucionalización e infraestructuras", Investigación y Ciencia, Septiembre, 2001.

How to write a thesis - Rowena Murray , 2006

Writing for Academic Journals - Rowena Murray, 2009

How to Survive Your Viva - Rowena Murray, 2009

Gehiago sakontzeko bibliografia

Davis, P. "La mente de Dios", McGraw Hill, 1993.



Francis S. Collins, "Cómo habla Dios", Temas de Hoy, Planeta, 2007.



Leonard Susskind, "El paisaje cósmico", Drakontos, 2007.



Richard Dawkins, "Evolución", Espasa Calpe, 2009



Richard Dawkins, "El espejismo de Dios", Espasa Calpe, 2007



S. Pérez: Cómo elaborar y presentar un trabajo escrito. Edición Deusto, S.A.,1993.



E. Currás: Documentación y metodologías de la investigación científica. Cuadernos de trabajo. Editorial Paraninfo,1995.



R. J. Freund and W. J. Wilson: Statistical methods. Academic Press Limited, 1997.



S. J. Gould: Ciencia versus religión, un falso conflicto. Editorial Crítica, 2000.



A. Fernández-Rañada: Los científicos y Dios. Ediciones Nobel, 2000.



C. Allégre: Dios frente a la ciencia. Ediciones Península, 2000



Jean-Marc Levy-Leblond, "Conceptos contrarios", Metatemas 70, 2002



Richard Dawkins, "Escalando el monte improbable", Metatemas Tusquets, 2008



Fernández-Rañada, A. "Los científicos y Dios", Ediciones Nobel, 2000.



Allégre C., "Dios frente a la Ciencia", Ediciones Península, 2000.



Tipler, F.J., "La física de la inmortalidad", Alianza editorial, AU 840, 1996.

Aldizkariak

JOURNAL OF MANAGEMENT INFORMATION SYSTEMS, M E SHARPE INC



INTERNATIONAL JOURNAL OF SOCIAL RESEARCH METHODOLOGY BY ROUTLEDGE



ACADEMY OF MANAGEMENT JOURNAL



INTERNATIONAL JOURNAL OF RESEARCH & METHOD IN EDUCATION BY ROUTLEDGE



COMPUTERS & OPERATIONS RESEARCH BY ELSEVIER



NATURE



SCIENCE

Estekak

Revista "El Escéptico", edita ARP- Sociedad para el avance del pensamiento crítico:



http://www.arp-sapc.org



Página del Ministerio de Educación: www.mec.es.



Página del Centro Español de Metrología: www.cem.es.



Servicio de Información Comunitario sobre Investigación y Desarrollo:



http://cordis.europa.eu.int/es/home.html.



FECYT http://www.accesowok.fecyt.es/cursos/online.html



On being a scientist; a guide to responsible conduct in research,The national Academic of Science, The national Academic of Engineering and the Institue of Medicine (USA); http://www.nap.edu/catalog.php?record_id=12192



Nature Journal, http://www.nature.com/nature/index.html



Science magazine, http://www.sciencemag.org/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak