Gaia

XSLaren edukia

Seinale Biomedikoen Prozesamendua

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

BIOMEDIKUNTZA SEINALEEN PROZESATZEA:



Deskribapena eta testuingurua



Irakasgai hau biomedikuntzaren esparruan sortzen diren izaera desberdineko seinaleen analisi eta prozesaketa digitalaren sarrera bat da. Dimentsio bakarreko seinale ohikoenak aurkezten dira, adibidez elektrokardiograma (EKG), elektroenzefalograma (EEG) edota elektromiograma (EMG); baita dimentsioanitzekoak ere, biomedikuntzako irudiak adibidez. Irakasgaian seinale hauek sortzen dituzten fenomeno fisiologikoak interpretatzen ikasten da. Aurkezten dira seinaleak lortu eta egokitzeko teknikak, seinaleak formatu digitalean biltegiratzea ahalbidetzen dutenak. Seinaleak domeinu ezberdinetan ezaugarritzeko teknikak ere aurkezten dira, adibidez denboraren edo maiztasunaren eremuak. Seinalearen prozesaketa digitalean oinarritutako aplikazio ohikoak azaltzen dira, orokorrean diagnostikoa ematera bideratutako aplikazioak dira eta laborategiko saio praktikoan lantzen dira.

Irakasgai hau biomedikuntzako ingeniaritzaren arloaren sarrera orokor gisa planteatuta dago, eta ikasleari arlo horretan ibilbide profesionalerako behar dituen oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzen dio. Gaitasun hauek hainbat profil profesional barne hartzen dituzte, adibidez elektromedikuntzako gailu, diagnostiko sistemen, edota medikuntza irudi sistemen mantentze, diseinu edota merkaturatzea. Baita biomedikuntzako ingeniaritza arloko ikerketarako sarrera gisa ere.

Irakasgaiak hurrengo eremuetako ezagutza aurreratuak behar ditu: seinaleen prozesaketa estatistikoa, iragazki digitalen diseinua, eta seinaleak lortu eta egokitzeko teknikak.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARAMENDI ECENARRO, ELISABETEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebidunaSeinalearen Teoria eta Komunikazioakelisabete.aramendi@ehu.eus
RUIZ DE GAUNA GUTIERREZ, SOFIAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraSeinalearen Teoria eta Komunikazioaksofia.ruizdegauna@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Capacidad para analizar, interpretar y procesar digitalmente señales biomédicas100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala22.533.856.2
Laborategiko p.22.533.856.2

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak22.550 %
Laborategiko praktikak56.2540 %
Ordenagailuko praktikak, irteerak, bisitak22.550 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azterketa Praktikoa30.0 % 30.0 %
Idatzizko azterketa (teoria)30.0 % 30.0 %
Praktiken Memoria/Txostenak25.0 % 25.0 %
Talde-lanak (arazoak konpontzea, proiektuak diseinatzea)15.0 % 15.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdia:



Ebaluaketa sistema hiru atal independenteetan banatuta dago: magistrala (MAG), laborategia (LAB), eta elkarlanean egindako lan bat (LE). MAG atala bakarka lantzen da, beste bi atalak taldeka (binakako taldeetan).



MAG atala galdera laburrez osatutako bakarkako idatzizko froga batean ebaluatzen da (%30).



LAB atalean taldeko eta bakarkako notak egongo dira. Taldeko nota kurtsoan zehar entregatutako memorietan lortutakoa izango da (%25). Bakarkako nota azken frogan lortutakoa izango da (%30), frogan bi programa egingo dira entregatutako lanen oso antzerakoak.



LE atalean taldeko nota jarriko da, eta aurkezpen publiko baten bidez ebaluatuko da (%15).



Ohiko deialdian MAG eta LAB ataleko bakarkako frogak gainditu behar dira 5/10 gutxieneko notarekin, eta irakasgaia gainditzeko azken notak 5/10 gora egon behar du behin nota guztiak batuta. MAG, LAB eta TE atalak independienteak dira, hau da behin gaindituta hurrengo deialdietan atal horien nota mantenduko da.



UKO EGITEA:



Ebaluaketa mixtoa jarraitu ezin duten ikasleek arrazoiak dokumentu bidez justifikatu behar dituzte irakasle taldearen aurrean, egungo araudian ezarritako prozedura jarraituz. Irakasgaiaren ikasketa emaitzak lortu dituztela egiaztatzeko azken froga bat egingo dute, hurrengo atalak izango dituena: (1) idatzizko froga (%30), (2) laborategi froga (%55), eta (3) proiektu lana entregatu (%15).



Ikaslea MAG eta LAB azken idatzizko froga bietara aurkezten ez bada, ikasleak deialdiari uko egin diola ulertuko da.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdia:



Ezohiko deialdian bi froga egingo dira: MAG ataleko froga eta LAB ataleko froga. Froga bakoitzak azken notaren %50 balio du eta biak gainditu behar dira 5/10 gutxieneko notarekin.



Ebaluaketa mixtoari uko egiteko idatzia aurkeztu ez duten ikasleek biomedikuntza seinaleen prozesaketan oinarritutako berezko lan bat behar bezala egin dutela egiaztatu beharko dute.





Irakasgai-zerrenda

Gai zerrenda:



1. GAIA - Biomedikuntza seinaleak, sarrera.

2. GAIA - Biomedikuntza seinaleen jasotze eta egokitzea

3. GAIA - Biomedikuntza seinale dimentsiobakarreko ezaugarritzea

4. GAIA - Biomedikuntza seinale dimentsiobakarreko prozesaketaren aplikazioak

5. GAIA - Biomedikuntzako imaginen analisia eta prozesatzea



Laborategiko praktika zerrenda:



1. PRAKTIKA - Seinale biomedikoen jasotzea

2. PRAKTIKA - EKGaren oinarrizko prozesatzea

3. PRAKTIKA - Arnasketa osagaia: takograma eta presio seinalea

4. PRAKTIKA - Desfibrilagarriak diren erritmoen detekzioa: 1. saioa

5. PRAKTIKA - Desfibrilagarriak diren erritmoen detekzioa: 1. saioa

6. PRAKTIKA - Elektromiograma seinalea

7. PRAKTIKA - Enzefalograma seinalea

8. PRAKTIKA - Biomedikuntzako imaginen segmentazioa

9. PRAKTIKA - Biomedikuntzako imaginen 3-D berreraikuntza



EGelan eskuragarri duzuen ikaslearen gidan gai zerrenda luzatua eta praktiken deskribapen laburra duzue.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Derrigorrezko materialak:







MAG eta LAB saioetarako materiala, baita LEa egiteko materiala ere, eGela plataforman eskuragarri dago.







Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia:



JG Proakis and DG Manolakis. Digital signal processing. Principles, algorithms and applications. Pearson Prentice Hall. 2007.

L Sörnmo and P Laguna. Bioelectrical signal processing in cardiac and neurological applications. Elsevier, Academic Press. 2005.

W Birkfellner. Applied Medical Image Processing: A Basic Course. CRC Press 2014.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Sakontzeko bibliografia:







K.K. Najarian. Biomedical signal and image processing, CRC Press, 2006.



J.D. Bronzino. The biomedical engineering handbook, Vol1 y Vol2, CRC Press, 2000.



TM Deserno. Biomedical Image Processing. Springer-Verlag Berlin Heidelberg. 2011.

Aldizkariak

Aldizkariak:







IEEE Transactions on Biomedical engineering.



Physiological Measurement.

Estekak

Interneteko helbide interesgarriak:







http://www.physionet.org/, PhysioBank: Physionet-en eskuragarri dituzue biomedikuntzako seinale datu base zabalak, prozesatzearen inguruko tutorialak eta seinaleak prozesatzeko eta bistaratzeko tresnak.







NBIA (National Biomedical Image Archive): Biomedikuntzako irudi bildumak.



URL: https://imaging.nci.nih.gov/ncia/login.jsf

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak