Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa

Aurkezpena

Masterrak interes zientifikoa du dibertsitate biologikoari eta ekologiari buruzko ikasketen arloan. Sarean "master", "biodibersity", "function", "management" eta "ecosystems" hitzak erabiliz bilaketa bat eginez gero, milaka erregistro agertuko lirateke. Horrek argi erakusten du gaia gaurkotasun handikoa dela, eta ekologiari eta ekosistemen kudeaketari buruzko ikastaro espezifikoen kopurua areagotzen ari dela. Ingurumen orientazioa duten masterrak ugaritzen ari dira, bai bertaratuta egitekoak (adibidez, "Ingurumenaren Kudeaketa Integrala" eta "Biodibertsitatea: Eboluzioa eta Kontserbazioa") bai "on line" egitekoak (adibidez, UPV/EHUren "Ingurumen Zuzenbidea", ingurumenaren alderdi legalak lantzen dituena). Adibide horiek gaiarekin lotura duten programen aukera zabalaren erakusgarri dira.

Ikasleak masterra babesten duten ikerketa talde guztien ezagutzaz baliatu ahal izan dira, talde horiek diseinatu baitituzte irakasgaiak eta horien programazioak. Ikasleek ingurumenaren arloko kudeaketa biologikoaren esparruko zeregin profesionalak gauzatzeko jasotzen duten prestakuntza ere oso garrantzitsua da, programazio asko kudeaketara bideratuta baitaude.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa