Gizarte Komunikazioa

Aurkezpena

Gizarte Komunikazioko Masterra arlo horretako ikerkuntzan sakondu nahi duten ikasleei zuzenduta dago, etorkizunean doktore tesia egiteko asmoz.

Komunikazioan ikertzeko berezko teknikak ikasteaz gain, Masterrean hainbat ikastaro eskeiniko dira "Informazioko Gizartea" deritzon gaurko errealitatea hobeto ezagutu ahal izateko.

Master honek bidea zabaltzen dio doktore tesia egiterari, Hirugarren Zikloko araudia horrela zehazten baitu. Master honen antolakuntzan Kazetaritza, Kazetaritza II eta Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailek parte hartu dute.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa