Globalizazioa eta Garapena Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Globalizazio eta Garapenko master hau HEGOA Institutuak eta Ekonomia Aplikatua I eta Ekonomia Aplikatua IV Sailek bultzatzen dute. Masterraren xede nagusia ikertzaileak trebatzea da. Globalizazioaren fenomenoaren eta Garapen prozesuen arteko harremanak aztertzen ditu, Giza Garapenaren eta Iraunkortasunaren ikuspegitik. Diziplinarteko irakaskuntza proposamena da, eta Europako beste herrialde batzuetako Garapenari buruzko Ikasketen tradizioan (Development Studies) kokatzen da. Izaera metodologikoko edota teknika kuantitatiboei buruzko irakasgaiez gain, master honek oinarrizko hiru alderdi jorratzen ditu: globalizazioa, alegia, esparru ekonomiko, sozial, politiko zein kulturalean harremanek eta prozesuek bizi duten mundializazioa; garapena, kasu honetan giza garapenaren eta iraunkortasunaren paradigmen bitartez aztertua; eta nazioarteko lankidetza, bizikidetza baketsua eta mundu osoaren garapena sustatzeko nazioarteko gizarteak eskura duen tresna gisa. Derrigorrezko eta hautazko ikasgaiak gainditu ondoren Master Amaierako Lana aurkeztu behar da (10 kreditu) horretarako izendatutako irakaslearen gidaritzapean. Master honen 60 kredituak gainditzeak Garapenaren Ikasketak Doktorego Programan sartzea bideratzen du.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa