Arkitektura

Aurkezpena

Gaur egun, eta indarrean dagoen arau esparruaren baitan, arkitekto gaituek bakarrik idatzi, sinatu eta eraiki ditzakete arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektu asko eta asko, bai eta horien erantzukizuna hartu ere; agerikoa da lan horiek oihartzun ekonomiko, sozial eta kultural handia dutela, eta oinarrizkoak dira gure gizartearen aurrerapenerako eta ongizaterako.

Gure testuinguru berezian gogora ekarri behar da UPV/EHUko Arkitektura GET izango dela konpetentzia eta gaitasun profesional horiek lortzeko aukera emango duen Arkitekturako Gaikuntza Masterra ezarriko duen ikastegi publiko bakarra, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek ez ezik kanpokoek ere izango dute lekua, izan ere, goi arkitekturako ikastegi publikoen egungo banaketa kontuan hartuta, bere eragin esparrua Nafarroara, Kantabriara, Asturiasera, Errioxara, Gaztela eta Leon zati batera eta Ipar Euskal Herrira (gure ikasleei eta euren jatorriari buruz ditugun datu historikoak egiaztatuta) ere hedatzen da.

Gure ikastegiak arlo profesional honetan duen prestakuntza esperientzia zabala kontuan hartuta 1978tik ari da goi mailako arkitektoak titulatzen, ondo ezagutzen dugu gure inguruan titulazio honetan dagoen eskaera, eta Gaikuntza Master hau gizartean dagoen arkitekto gaituen eskaerari erantzuteko diseinatu eta dimentsionatu da.

Masterrak urtebeteko iraupena izango du, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko da. Urteko 60 kredituk osatzen dute, eta jarraian adierazten den moduan banatuta:

30 ects Karrera Amaierako Proiektuari dagozkio.

12 ects Proiektu Garapena irakasgaiari dagozkio.

9 ects Garapen Teknikoa irakasgaiari dagozkio.

9 ects Kanpoko Praktikari dagozkio.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Lanbide arautua edo parekoa