Ekonomi Integrazioa Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Ekonomi Integrazioan Masterraren (EIM) helburu nagusia, ekonomiaren esparruan aditu eta ikerlariak prestatzea da; batik bat, eremu integratuak osatzera bideratutako integrazio ekonomikoko prozesuen eta erabiltzen diren metodoen diseinu eta ebaluaketaren, eta baita prozedura zein politika ekonomikoen inguruko gaietan. Nazioarteko ekonomian arreta berezia jarriz, baina eskala lokala eta erregionala alde batera utzi gabe, mundu globalizatu bat testuingurutzat izanik egungo ekonomiei planteatzen zaizkien arazo nagusiei aurre egiteko gaitasuna izango dute ikasleek, lan tresna gisa instrumentu teoriko eta enpiriko sendoak erabiliz.

EIMaren ikasketa plana Goi Mailako Hezkuntza Espazio Europarraren (EEES) egitura berritzailera moldatuta dago, horrela ikasketa prozesu jarraia sustatzen delarik. Prestakuntza maila altuko irakaslego propioa du EIMak, eta nazio zein nazioarte mailan ospe handiko irakasle eta ikerlariekin elkarlanean aritzen da. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (UNIQUAL) aintzatespena jaso du eta behin masterra bukatzean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Kalitate Aipamena jaso duen Ekonomia Aplikatua V Saileko Doktorego Programara sarbidea izango du ikasleak (Ekonomi Integrazioan Doktorego Programa ¿ EIDP/DIE). Bertan, egungo ekonomi ikerketen bidea jarraituz, aukera zabalak eskaintzen dituzten ikerketa arlo desberdinetan oinarrituta, Doktorego Tesi Proiektu bat aurkeztu al izango du ikasleak.

Ikasleek, barneratutako jakintza eta gaitasunak aplikatzeko beste aukera batzuk ere izango dituzte, adibidez Masterrarekin elkarlanean aritzen diren erakundeek babestutako lanak aurrera eramatea.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa