Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra

Nazioko unibertsitate artekoa

Metodologia

Eredugintza eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa masterreko ikasleek 60 ECTS kreditu egin behar dituzte. Horietatik 48 hautazko irakasgaiei dagozkie, eta 12 master amaierako nahitaezko lanari.

Masterra osatzeko, ikasleek hautazko 8 irakasgai eta master amaierako lana egin beharko dituzte.

Hautazko irakasgaien eskola magistrala presentziala izango da (arbel eskolak), unibertsitate bakarrean. Irakasgaiaren lanei eta praktikei dagokien zatia, berria, euren jatorrizko unibertsitatean egin ahal izango dute ikasleek.

Master amaierako lana enpresa bati zuzendutakoa da edota irakasle batek proposatutako lan praktiko bat izan daiteke. Nolanahi ere, master amaierako lanaren zuzendari bat egongo da. Lanaren amaieran, idatzizko dokumentu bat entregatu beharko da. Dokumentuan, aztergai den problema, horren garapena eta lortutako emaitzak azalduko dira. Gainera, egindako lanaren ahozko aurkezpena egin beharko da. Master amaierako lana taldean egin ahal izango da.

Ikasle guztiek tutore bat izango dute. Horrek, master osoan zehar, aukeratu beharreko hautazko irakasgaien inguruan aholkatuko ditu. Era berean, irakasgai bakoitzak arduradun bat izango du. Horrek programen garapena eta ikasleek egin beharreko lanak eta praktikak koordinatuko ditu.

Ebaluazioa

Hautazko irakasgaiak etengabe ebaluatuko dira, ikasleek zuzendutako praktikak eta lanak egiteari arreta jarrita. Kasuren batean, idatzizko nahiz ahozko azterketa bat egiteko aukera aztertu ahal izango da.

Master amaierako lana ahoz aurkeztu ondoren epaituko du masterreko hiru irakaslek osatutako epaimahaiak. Master amaierako lana jasoko duen idatzizko dokumentua epaimahaiko kideei entregatu beharko zaie ahozko aurkezpena baino egun batzuk lehenago. Lan horren eta ahozko aurkezpenaren arabera finkatuko da master amaierako lanaren azken nota.

Oharra: Oharra: Eskatzen duten ikasleek ebaluaketa berezia izateko eskubidea izango dute, non ebaluaketa hori proba bakar bat ala proba eta lan sorta izan daitezkeen

Irakasgai batzuei lotutako gaitasunak gainditzeko ikaslearen presentzia ezinbestekoa bada eta ez badago beste metodorik ezagutza-jabetza ebaluatzeko, ezohiko metodología finkatuko da irakasgaiaren saio berezi batzuetan presentzia exijituz eta saio horietan ezartzen diren probak gaindituz.

Ikasleak idazki arrazoituaren bitartez Masterreko Koordinatzaileari ebaluaketa berezia eskatu beharko dio matrikula gauzatu unetik ikasturte hasi eta bost egun beranduago bitartean. Eskaerarekin batera ikasgaien saio presentzialetara joatea eta kurtsoaren garapena jarraitzea eragozten dion kausak azaltzen dituzten dokumentuak bidaliko dira. Masterreko Komisioak 20 egun iragan baino lehenago erabakia emango du.