Nanozientzia

Aurkezpena

Nanozientzia goraka ari den ikerketa-arloa da, oso gauzaki edo objektu txikiak (nanoteknologia) egiteko gaitasunari buruzkoa. Ikerketa-arlo hau oso interdisziplinarioa edo jakintza-adarren artekoa da, eta zeresan erabakigarria izango du etorkizunean zientzia-aurkikuntzetan eta teknologia berrietan. Honela, ikerketa eta teknologia aurreratuko zentroek Nanozientzian trebetasun eta esperientzia egokia duen jendea beharko dute etorkizun hurbilean.

Horregatik, Materialen Fisika Sailak (UPV/EHU) eta Materialen Fisika Zentroak (CSIC-UPV/EHU), Donostia International Physics Center-ekin eta CIC Nanogune-rekin lankidetzan, gradu-ondoko programa berria eskaintzen dute Nanozientzian. Parte-hartzaileek programa indibidualizatua osatuko dute Nanozientzian Master titulua (MSc) lortzeko. Nazioartean ospe handiko taldeekin ikerketa egitea, goi-mailako ikertzaileekin zuzeneko harremanak eta ikasten jarraitzeko aukerak ere eskainiko dira programaren osagai gisa.

Master ikastaro honen lehen edizioa 2007ko urrian hasi zen. Batezbestez urteko 12 ikasle matrikulatu ziren, eta ia erdiak atzerrikoak ziren, lau kontinente desberdinetakoak.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa