Neurozientziak

Aurkezpena

Neurozientzia, bereziki azken bi hamarkadetan, aurrekaririk gabeko aurrerapenak izan dituen zientzia arloetako bat bihurtu da. Gainera, aurrerapen horiek eragin maila handia dute gizartean, neuroendekapenezko gaixotasunak eta garuneko hodietako istripuak bezalako alderdiek sortzen duten gero eta interes handiagoa dela-eta. Testuinguru horretan, UPV/EHUko Neurozientzia Sailak, Anatomia eta Giza Enbriologia, Neurologia eta Psikiatria arloek osatzen dutenak, ikertzea jomuga duen diziplina anitzeko masterra eskaintzen du. Master honek Neurozientzia modernoaren arlo ezberdinak barne hartzen ditu, nerbio zelulen biologia molekularretik kognizioaren eta jokabidearen oinarri biologikoak baldintza arrunt eta patologikoetara, ikasleei nerbio sistema arrunt eta eraldatuaren egitura eta funtzioaren ezagutzan barneratzea ahalbidetuz.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa