Neurozientziak

Metodologia

Erabilitako metodologia, eskumenen arabera diseinatutakoa, honakoa izango da, funtsean :

-Azalpenen saioak, nazio zein nazioarte mailan erreferentziazkoak diren irakasleek eta ikertzaileek emandakoak.

-Metodologiari buruzko ikastaroetan aurkeztutako prozedurak eta teknikak aplikatzeko teknikak.

-Arazoak, ariketak eta lanak banaka nahiz taldeka ebaztea.

-Egindako lanen ahozko aurkezpenak.

Ebaluazioa

Ebaluazioa jarraitua da arlo bakoitzean nahiz praktiketan eta masterraren amaierako lanean, honako hauen bitartez:

-Azalpenen saioetan esku hartuz.

-Jarduera praktikoak eginez.

-Idatzizko nahiz ahozko lanak aurkeztuz.

-Azterketez.

Gainera, praktikak eta master amaierako lana amaierako lan bat aurkeztuz ere ebaluatzen dira:

Practicuma: Praktiketan egindako lanaren txostena aurkeztea.

Master amaierako lana: Egindako lana idatzizko aurkeztea eta horretarako izendatutako Epaimahaiaren aurrean defendatzea.