Pintura

Aurkezpena

Pinturako masterra master gehien bat profesionala da, artista pintoreak prestatzea helburu duena. Irakaskuntza sistemaren ardatz nagusia ikasle bakoitzaren pintura lanaren garapen pertsonalizatua da, izaera eta planteamendu profesionalarekin egindakoa, eta gure inguru kulturalean eta sozialean pinturan jarduteko eta hura erakusteko ematen diren baldintzak eta egoerak arlo akademikotik ahalik eta zehatzen erreproduzitzen saiatzen da. Helburua da ikaslea produkzio artistikoaren arloan sartzea, tailerreko lanetik hasi eta obraren erakusketa, katalogazio eta hedapen prozesua gauzatu arte.

Honez gain, master honi esker, ikasleak Arte Garaikideko Ikerkuntzarako doktorego programara sartu ahal izango dira masterra amaitu ondoren.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).