Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolamendua eta Kultura

Aurkezpena

Masterrak Psikologia Fakultateko doktorego-programaren trebakuntza-aldia osatzen du. Hain zuzen ere, banakoaren, taldeen, erakundeen eta kulturaren ikerketa psikologikoan oinarritutako masterra da.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa