Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolamendua eta Kultura

Harrera eta orientazioa

Masterraren inguruko kudeaketa osoa (aurre-inskripzioa, matrikula, espedienteen kudeaketa, etab.) horretaz arduratutako ikastegian zentralizatuta dago, horren menpe baitaude Masterrak estrukturalki.

Langile guztiak (AZP) UPV/EHUko langileak dira, esperientzia handidunak (kasu askotan, 20 urtetik gorakoa) aurreko Doktorego Programen kudeaketan eta, 2006/2007 ikasturtetik unibertsitate eta doktoregoko master berrietan. Bestalde, masterraz arduratutako ikastegiak baditu, halaber, laguntzako langileak masterrak ematen diren campusetan eta ikastegietan edo egoitzetan.

Interesa duten ikasleekiko matrikulatu aurreko komunikazioa zuzenean masterraz arduratutako ikastegiarekin egiten da eta baita Masterraren arduradunaren bitartez ere, ikasleei interesatzen zaien kudeaketari lotutako alderdien inguruan. Informazio guztia zehatz-mehatz eta eguneratuta dator masterraz arduratutako ikastegiaren web orrian. Masterraren barne funtzionamenduari buruzko alderdien gaineko informazioa (ordutegiak, egutegia, jarduerak, etab.), berriz, Master bakoitzaren web orri berezian zehazten da.

Bestalde, UPV/EHUko master ofizialak kudeatzeko arautegiak jasotzen du ezen, matrikulatu ondoren, Batzorde Akademikoak ikasleei tutore bana emango diela, eta horrek orientatu beharko du ikaslea, erabakiak hartzerakoan, graduondoko ikasketen garapen ona lortze aldera.

Laguntza eta orientazioa matrikula egin ondoren

Masterraren arduradunak orientatuko ditu ikasleak masterrean sartzeko. Etengabeko harremana eskainiko da, online bitartekoen eta tutoretzako zuzeneko kontsulten bidez. Harrera saio bat egingo da. Horretan, alderdi hauen berri emango da: irakaskuntza plangintza, tutoretzak, MALeko zuzendarien hautaketa, eskuragarri dauden baliabideak, eta ikasleen harrera eta jarraipen egokirako informazio guztia. Ikasturtean zehar, ikasle bakoitzari esleitutako irakasleek/tutoreek eginda tutoretza lana gainbegiratuko da, baita gerta litezkeen gorabeherak ere. Sail arduraduneko idazkaritzaren laguntza izango da.

Hezkuntza-behar zehatzak

Desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen kasuan, araudiak ezarritakoaren arabera, laguntza eta aholkularitza zerbitzu egokiak kudeatuko dira. Horiek litezkeen curriculum egokitzapenen, ibilbideen edo hautabidezko ikasketen beharra ebaluatuko dute.

Irisgarritasun unibertsalarekin lotutako irizpideak

UPV/EHUk premia bereziak dituzten pertsonak unibertsitateko komunitatean sartzea sustatzen du irisgarritasun unibertsalaren irizpidea jarraituta.