Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Premios-TFM-TFTP-Bases

Master Amaierako Lan (MAL) eta Berezko Titulu Amaierako Lanik onenaren (BTAL) saria, bertako zein atzerriko erakundeekin edo enpresekin lankidetzan egindako lanei zuzendua

Deialdia

Irudia

UPV/EHU 2018-2021 Plan Estrategikoaren III. ardatzaren (gizartearekiko harremanari buruzkoa) helburuetako bat da unibertsitatea garapen jasangarria sustatuko duen erakunde bihurtzea, eta unibertsitatearen lidergoa indartzea, ezagutza sortzeko eta transferitzeko eragile bultzatzaile gisa.

Sari hauen deialdia helburu horien barruan kokatzen da, eta jendaurrean aurkezteak aukera emango du unibertsitateak enpresekin eta erakundeekin duen harremana ikusarazteko, gizarteari ematen dion zerbitzuaren zati gisa.

1.- DEIALDIAREN HELBURUA

Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzaren Errektoreordetzak deialdia egiten du Master Amaierako Lan (MAL) eta Berezko Tituluko Amaierako Lanik Onenaren (BTAL) Sarirako (II. edizioa), bertako zein atzerriko erakundeekin edo enpresekin lankidetzan egindako lanei zuzendua. 30 sari emango dira, 10 500 eurokoak (5 master ofizial eta 5 berezko titulu), beste 10 300 eurokoak (5 master ofizial eta 5 berezko titulu) eta beste 10 200 eurokoak (5 master ofizial eta 5 berezko titulu); horietako sari 2 euskaraz egindako lanetarako izango dira eta beste 2 Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) gaiei loturiko lanetarako.

Sariak finkoak izango dira, pertsonalak eta besterenezinak. Epaimahaiaren ustez lanek ez badute kalitate nahikorik, lanak eman gabe utzi ahal izango dira.

2.- DEIALDIA EGITEN DUEN ATALA

Deialdia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak kudeatzen du. Egoitza: II. Ikasgelategia, Sarriena auzoa, z.g. 48940 Leioa; posta elektronikoa: masteresyposgradospropios@ehu.eus

3.- LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Gehienez 10.000 € emango dira.

Sarituei, sariak emateko ekitaldian, ohorezko aipamena emango zaie, horretarako emandako diploma baten bidez.

4.- LEHIATZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. 2020/21 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko master edo berezko titulu batean matrikulatutako ikasle batek egina izan behar da.
  2. Bukatutako MAL edo BTALen kasuan, gutxien dela 7 kalifikazioa izan beharko dute.
  3. Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batez egindakoak izan ahalko dira.
  4. Lana bertoko zein atzerriko erakunde edo enpresekin lankidetzan egindakoa izan beharko da.

5.- ESKAERAK AURKEZTEA

5.1. Eskaerak aurkezteko epea

Lanak aurkezteko epea publikatze datan hasi eta 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

5.2. Aurkezteko modua: telematikoa

Lanak bide telematikotik aurkeztu behar dira.

5.3. Dokumentuak

  1. Online eskaera orria.
  2. MAL edo BTALa pdf formatuan (egilearen daturik gabe).
  3. MAL edo BTALa pdf formatuan eta egilearen eta tutorearen datuekin (izen-abizenekin).
  4. Aurkeztutako lanaren memoria laburra (gehienez bi orrialde).
  5. Curriculum Vitae-a.
  6. Erakundearen edo enpresaren gutun sinatua, lana lankidetzan egin dela egiaztatzen duena.

Eskariak kudeatzean, ez dira kontuan hartuko atal honetan zehaztutako dokumenturen bat falta duten lanak.

Isilpeko lanen kasuan, egoera hori adieraziko da, dagozkion neurriak hartzeko.

6.- HEDAPENA

Sariarekin zerikusia duten izapide guztiak, sarituen izena, lana egin duten enpresak edo erakundeak eta saria emateko ekitaldiko argazkiak barne, web-orri honetan argitaratuko dira: Graduondoko ikasketak

Eta EHUk egokitzat jotzen dituen beste hedabide batzuetan ere zabaldu ahal izango dira.

7.- ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

Honako hauek izango dira baloraziorako irizpideak:

  1. Lanaren kalifikazioa.
  2. Lanaren kalitatea eta originaltasuna
  3. Metodologiaren egokitasuna, proiektuaren diseinua eta helburuak.
  4. Lanak izan lezakeen eragina, ezarpen aukerak eta gizarterako interesa.
  5. Garapen jasangarrirako helburuekiko lotura (GJH).
  6. Berrikuntza maila

8.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia UPV/EHUko Graduondoko zuzendariak eta Etengabeko Prestakuntzako zuzendariak osatuko dute, eta aurkeztutako lan kopuruaren arabera, egokiak diren arloko adituak.

9.- OINARRIAK ONARTZEA

Deialdian parte hartzeak esan nahi du deialdiko oinarri guztiak onartzen direla.

10.- ERABAKIA

Saria ematen duen organoa Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea da.

Sariaren irabazleen zerrenda UPV/EHUko MAL eta BTAL saria web gunean argitaratuko da 2021ko abenduaren 31 baino lehen.