Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Unibertsitateko Masterren Gestiorako Arautegia

VI. Kapitulua. Indarraldia eta eskumenak eskuordetzea

Unibertsitateko masterren gestiorako arautegia

Xedapen gehigarria

Arautegi hau UPV/EHUk bakarrik antolatutako master guztiei aplikatuko zaie. UPV/EHUk beste unibertsitate batzuekin batera antolatzen dituen programa ofizialen kasuan ere aplikatuko da arautegi hau baina, horrez gain, erakundeen arteko lankidetza hitzarmena hartuko da kontuan.

Xedapen iragankorra

Unibertsitateko Masterretan aldaketarik egin nahi izanez gero, Graduondoko Batzordeak beren-beregi eman beharko du baimena, eta horretarako ezarrita dauden izapide guztiak egin beharko dira.

Azken xedapenetatik lehena

Arautegi hau 2022/2023 ikasturtean sartuko da indarrean.

Azken xedapenetatik bigarrena

Graduondoko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan, eta ikasturtero datak, egutegiak eta eranskinak egunera ditzan, graduondoko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordearen proposamenari jarraituz.

Graduondoko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordeari ematen zaio arautegi hau aplikatzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

Azken xedapenetatik hirugarrena

Graduondoko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau hurrengo ikasturteetan egokitzeko.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen dira arautegi honekin bat ez datozen xedapen guztiak.

normativa-gestion-masteres-oficiales