EHUra talentua erakartzeko unibertsitate master dirulaguntzak (2026/2027)

EHUra talentua erakartzeko unibertsitate master dirulaguntzak. 2026/2027 ikasturtea

Dokumentuak

Aurkeztu beharreko dokumentuen ereduak:

Deialdia

Deialdi honen helburua da 2026/2027 ikasturtean EHUra talentua erakartzeko unibertsitate master dirulaguntzak ematea. Ikasleak master bakarrerako eskatu ahal izango du laguntza hau.

Eskaera

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko uztailaren 14tik irailaren 30era.

ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Dokumentu horien ereduak orri honetatik bertatik deskarga daitezke. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.

Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean. Egiaztatu nahitaezko agiri guztiak eta alegatzen dituzun merezimenduak egiaztatzeko agiriak erantsi dituzula.

Garrantzitsua: Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentu multzoaren gehieneko tamainak ez du 25 Gb-tik gorakoa izan behar. Bestela, eskaera ezin izango da bidali.

Kontaktua

Deialdiak eta laguntzak: convocatoriasyayudas@ehu.eus