Laguntza deialdia, unibertsitate masterrak egiteko UPV/EHUn 2021-2022 ikasturtean
Deialdia
Deialdi honen helburua da unibertsitate masterrak 2021/2022 ikasturtean egiteko laguntzak ematea. Ikasleak master bakarrerako eskatu ahal izango du laguntza hau.
Dokumentua:
Eskaera
ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Dokumentu horien ereduak orri honetatik bertatik deskarga daitezke. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.
Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean.
Dokumentazioa
Dokumentuak:
Gainera:
-
NANaren edo pasaportearen fotokopia
-
Erroldatze ziurtagiria
-
Ikasketen ziurtagiri pertsonala, masterrera sartu ahal izateko eskubidea ematen duen karrerako bataz bezteko notarekin, UPV/EHUn egin badu 1988. urtetik aurrera aurkeztu beharrik egongo ez delarik.
-
Ikasketak atzerriko unibertsitate batean egin dituen ikasleak unibertsitate ikasketen batez besteko noten baliozkotze ziurtagiria, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak emana. Eskaria Internet bidez egin daiteke.
Erabakia
Dokumentuak:
- Ebazpena, 2021eko azaroaren 4koa, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordearena, 2021/2022 ikasturtean UPV/EHUn unibertsitate-masterrak egiteko laguntzen deialdira aurkeztutako eskabideak baloratzeko I. Fasea argitaratzen duena
- Ebazpena, 2021eko abenduaren 10ekoa, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordearena, 2021/2022 ikasturtean UPV/EHUn unibertsitate-masterrak egiteko laguntzen deialdira aurkeztutako eskabideak baloratzeko I. Fasearen behin betiko zerrenda argitaratzen duena.
- Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordearena, 2021/2022 ikasturtean UPV/EHUn unibertsitate-masterrak egiteko laguntzen deialdira aurkeztutako eskabideak baloratzeko II. fasearen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena: emandako eta ukatutako laguntzak
Behin-betiko erabakia
Dokumentazioa
Dokumentuak:
Kontaktua
- Deialdiak eta laguntzak: convocatoriasyayudas@ehu.eus