Breadcrumb

Bizitza berdez: landareen munduaren esplorazio zientifikoa (Sarrera)

Bizitza berdez: landareen munduaren esplorazio zientifikoa

MATRIKULA EGITEKO EPEA: 2026ko irailaren 21era arte

Informazio orokorra

  • ECTS kopurua: 1,95 ECTS (1 ECTS  = 25 ordu)
  • Jakintza arloa: Zientzia Esperimentalak
  • Eskainitako plaza kopurua: 52
  • Matrikularen prezioa: 51 euro
  • Istripuetarako nahitaezko asegurua: 4 €

Irakaskuntzaren ezaugarriak

  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Irakaskuntza mota: Aurrez aurrekoa
  • Hasiera eta amaiera datak: 2026/09/21 - 2027/01/18
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Ikasketak emateko tokia: Bizkaiko Esperientzia Gelak (Banco de España kalea, 2. 48005 Bilbo)

Bizitza berdez: landareen munduaren esplorazio zientifikoa (Info)

Mikrokredentzialaren gakoak

Irakasgai honetan, botanikaren diziplinaren barruan aztertzen diren organismoekin eta landare munduarekin lotutako jakintza oinarrizkoak nahiz aurreratuak eskuratuko dituzte ikasleek. Mikroalga ñimiñoekin hasi –haien heterogeneotasuna eta aplikazio bioteknologikoak aintzat hartuta– onddo, makroalga eta beste organismo batzuekin jarraitu, eta landare baskularrekin bukatu. Saio teorikoak ez ezik, praktikoak ere izango dira irakasgai honetan eta, besteak beste, algen pleguak egingo dituzte ikasleek.

Ikaskuntzaren emaitzak

  • Landare-organismoen antolaketa-maila nagusiak ezagutzea eta bereiztea.
  • Landareen egitura, antolamendua eta garapen-prozesuak identifikatzea, haien ezaugarri nagusietan.
  • Hainbat ekosistematako berezko landare-aniztasuna identifikatzea.

Sartzeko baldintzak eta onartzeko irizpideak

Adin-nagusitasuna, iristeko ordena plazak agortu arte.

Ebaluazio-probak

Bertaratzea, parte hartzea eta amaierako galdetegia.

Antolatzaileak eta laguntzaileak

  • EHUko organo arduraduna: Bizkaiko Esperientzia Gelak
  • Laguntzailea: BBK Banku-fundazioa