Sistema Elektroniko Aurreratuak

Aurkezpena

Egun, Ingeniaritza Elektronikoa ezagutza gizartearen habeetako bat da, horretan ez dago zalantza izpirik, eta gizarte modernoan gertatzen ari diren eraldaketetan eragin esanguratsua du. Hala, gaur egun interes ikaragarria dute sistema elektronikoen eremuan kualifikazio handiko profesionalen prestakuntzak eta Ingeniaritza Elektronikoaren ikerketarekin lotutako jakintza arloetan aplikatutako ikerketaren garapenak.

Sistema Elektroniko Aurreratuak masterrak prestakuntza gaurkotu bat eskaintzen du sistema elektronikoen diseinuaren eremuan, enfasi berezia jarriz informazioa prozesatzeko sistema digitaletan eta haren aplikazioetan. Programaren xede nagusia da ikasleek beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak bereganatzea gailu elektronikoak, ordenagailuak eta komunikazio teknologiak aplikazio asko dituzten sistema elektroniko berritzaileen ikerketan eta garapenean integratzeko: komunikazioak, kontrol aurreratua, seinalearen prozesatzea, datuak eta neurtzeko sistemak bereganatzea, ikusmena, etab. Masterrak tituluaren aipamen berezia lortzea ahalbidetzen du, titulua integratzen duten espezializazioaren bi curriculum ibilbideetako bat eginez: Sistema Elektroniko Aurreratuak Komunikazioetarako eta Sistema Elektroniko Aurreratuak Kontrolerako.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa