Sistema Elektroniko Aurreratuak

Helburuak

Sistema Elektroniko Aurreratuak Masterraren xedeak hauek dira: elektronikako oinarrizko unibertsitate prestakuntza luzatzea eta sektoreko enpresek eskatzen dituzten berariazko gaietan edota komunikazio-sistema integratuetako edo kontrol-sistemetako ikerkuntzan karrera egiteko beharrezkoak diren gaietan espezializatzea.

Gaitasunak

  • Analisi eta sintesi gaitasuna.
  • Aplikazio espezifiko bakoitzerako azpisistema eta osagai elektroniko egokienak txertatzeko gaitasuna.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dieten sistemak, osagaiak eta prozesuak diseinatzeko gaitasuna.
  • Elektronikako ikerketari eta garapenari zientzien eta ingeniaritzen inguruko oinarrizko ezagupenak aplikatzeko gaitasuna.
  • Etengabeko zainketa teknologikorako gaitasuna eta ohitura, bai gaztelaniaz bai ingelesez, sistema elektronikoen eta haien aplikazioen arloan.
  • Gaitasuna erreferentzia eta baliabide bibliografikoak eraginkortasunez kudeatzeko bai gaztelaniaz bai ingelesez, etorkizunean etengabe eta autonomiaz ikasteko gaitasuna bermatzeko.
  • Ingeniaritzan erantzukizun etikoa eta profesionala ulertzeko eta barneratzeko gaitasuna.
  • Komunikazioei edo kontrolari aplikatutako elektronikako problemak identifikatu, formulatu eta ebazteko trebetasuna.
  • Kritikarako eta autokritikarako gaitasuna.
  • Masterraren gaietako oinarrizko ikerketarako eta ikerketa aplikaturako trebetasunak.
  • Produktu teknologikoen garapenean metodologia modernoak eta jardunbide egokiak aplikatzeko gaitasuna.