Sistema Elektroniko Aurreratuak

Metodologia

Master honen irakasgaiek orientazio bereziki praktikoa dute. Azalpen magistral teorikoak ezinbesteko gutxienekora mugatu dira, ariketak eta ordenagailuko eta laborategiko praktikei lehentasuna ematearren. Jasotako ideiak zeregin teknikoetan islatzen dira.

Horiek teknologia errealaren ahalik eta hurbilenekoak dira.

Hori da, halaber, practicumak eta master amaierako lanak oinarri duten filosofia.

Ebaluazioa

Ikasleen ikaskuntzaren jarraipena etengabeko ebaluazioaren bidez egiten da. Batez ere, honako hau behatzen da: praktikak gauzatzeko trebetasuna eta emaitzak interpretatzeko gaitasuna. Horretarako, sarritan, praktiken inguruko txostenetara eta tutoretzetara jotzen da. Zenbaitetan, irakasgairen baten inguruko berariazko lanak eskatzen dira.