Sistema Elektroniko Aurreratuak

Sarrera-profila

Sistema Elektroniko Aurreratuak masterrak, "masterraren helburuak" dioen arloan jaso bezala, batetik, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako gradudunak ditu jasotzaile, arlo honetako ikasketak masterraren mailara iristeko aukera eskainita; eta, bestetik, ingeniaritzaren arloko beste gradudunak, elektronikari lotuak, prestakuntza tekniko eta ikerkuntzaren balioa gehitu eta osatu nahi badute.

Aurretiko prestakuntza betebeharrak

Ikasleak unibertsitate masterraren programara sartzeko sistemak urriaren 29ko 1393/2007 errege dekretuak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen sarbide eta matrikulazio arautegiak ezarritako araubidea bete behar du.

Beraz, MASTER honetara sartzeko bideak urriaren 29ko 1393/2007 errege dekretuaren 16. artikuluan jarritakoak dira, unibertsitate ikasketa ofizialak antolatzeko uztailaren 2ko 861/2012 errege dekretuaren 9. artikuluaren 1. atalak eraldatuta. Honako hauek dira:

1.- Masterreko ikasketa ofizialetara sartzeko, unibertsitateko espainiar titulu ofizialen bat izan behar da edo Europako Unibertsitate Eremua osatzen duen beste estatu bateko goi mailako hezkuntzako erakunderen batek emandako beste tituluren bat, titulua eman duen herrialdean masterreko ikasketak egitea ahalbidetzen duena.

2.- Bestalde, Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko tituludunak ere sartu ahal izango dira titulua homologatu barik, baldin eta unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horren bidez lortutako prestakuntza Espainiako unibertsitateetako pareko titulu ofizialean eskuratutakoaren maila berekoa dela eta herrialde hartan titulu horrek graduondoko ikasketetara sartzeko aukera ematen duela. Modu horretan sartzeak ez du esan nahi titulua homologatzen denik: unibertsitateko masterra egiteko baino ez zaio onartuko, hau da, ez du bestelako ondoriorik izango.

Titulazioak

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza /Gradua
  • Ingeniaritza Elektronikoa/ Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
  • Ingeniaritza Elektronikoa/Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Telekomunikazioko Ingeniaritza

Merituen balorazioa

  • Espedientea: Programara sarbide ematen duen aurretiko titulazioko espedientea (40%)
  • Titulazioa: Aurretiko prestakuntza egoki izatea programaren edukietara (40%)
  • Curriculuma: Curriculum akademiko eta profesional (20%)

Proba zehatza

Ez da aurreikusten