Ikerketa - Ikuspegi orokorra

Matematika Sailak ikerketak garatzen ditu, batik bat, Aljebraren arloan (Geometria aljebraikoa, Zenbakien teoria aljebraikoa, Diseinuen teoria, Taldeen teoria, Adierazpidearen teoria), Analisiaren arloan (Fourier analisia, Funtzioen hurbilketa, Ekuazioak deribatu partzialetan, Zenbakien teoria analitikoa, Eragileen teoria) eta Geometria eta Topologiaren arloan (Barietateen gaineko egitura geometrikoak, Geometria diferentziala, Topologia, Topologia aljebraikoa eta diferentziala). Horrez gain, Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Sailak garatzen dituen hainbat ikerketa-arlotan aktiboki parte hartzen du.