Aurkezpena

UPV/EHUko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saila eskolak ematen dituzten eta hezkuntzako zenbait eremu ikertzen dituzten 40 irakaslek osatzen dute gaur egun.

Sailak atal bana du Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean. Kideek Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako graduetan ematen dituzte eskolak, baita unibertsitateko bi masterretan ere.