UPPA-UPV/EHU mugaz gaindiko doktorego barnetegiak (2015)

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak (MDe) antolatu ditu, Paue eta Aturriko Herrialdeetako unibertsitatearekin elkarlanean, UPPA - UPV/EHU Mugaz Gaindiko Dok Barnetegiak. Urriaren 19 eta 23 bitartean izango dira Biellan (Frantzia).

Bosgarren urtez jarraian, gure doktoregaien gaitasunak garatu nahi dira, dok barnetegien bidez, geroko laneratzeari begira.  Ingurune eleanitz batean (jarduerak ingelesez izango dira) eta esperientziadun talde pedagogiko batek lagundurik, bertaratuko direnek aukera izango dute nork bere proiektua komunean jartzeko, heziketan jasotako jakintzak modu praktikoan garatuz eta diziplina eta kultur anitzeko taldeetan lan egiteari loturiko gaitasun berriak eskuratuz.

Bost egunetan, doktoregaiak elkarrekin bizi eta lan egingo dute, besteak beste, Pau eta Aturriko Herrialdeetako unibertsitateko eta Bordeleko unibertsitateko homologoekin, parte hartzaileentzat inolako kosturik izan gabe.

  1. talde-argazkia        2. talde-argazkia