UPV/EHUk ostiralean ospatuko du doktore berriak izendatzeko ekitaldia

Noiz eta non

2013/05/24, 18:00

Kokapena

Bizkaia

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Areto Nagusia
Sarriena - 48940 Leioa-Erandio (Bizkaia)

Zikloa

Omenaldia egingo die 2012an tesia irakurri zuten 343 doktoreei

Deskribapena

Ostiralean, hilak 24, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z.g., Leioa), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bere tesia 2012an irakurri zuten doktore berriei (184 emakumezkoak eta 159 gizonezkoak) egingo die omenaldia. Bestalde, 2009/2010 ikasturteko doktoregoko 32 sari bereziak ere emango dira. Sari horiek UPV/EHUk ematen dizkie nazioartean balioespen onena jaso duten tesiei, betiere ibilbidea bi urtez ebaluatu ondoren. Doktore berriak izendatzeko ekitaldiaren ospakizunarekin azpimarratu egin nahi da zer garrantzizkoa den doktoregaientzako prestakuntza eta horrek zer dakarren plano akademikoan eta profesionalean. Datorren ikasturtean, 2013-14an, UPV/EHUk, guztira, 104 master ofizial eta 71 doktorego programa eskainiko ditu. Horietatik, parte hartutako lehiaketan, 32 aukeratu dituzte Espainiako unibertsitate guztien artean "bikaintasuneranzko aipamendun doktorego" gisa. Era horretara, UPV/EHU liderra bilakatu da ikertzaileen prestakuntzan. Ekitaldian doktore eta tesien bilakaeraren deskribapen xehatua eskainiko da. Joan den urtean tesi kopuru hauek irakurri ziren ondoko jakintza arloetan: 89 Zientzietan, 82 Gizarte eta Lege Zientzietan, 71 Ingeniaritzan eta Arkitekturan, 52 Artean eta Giza Zientzietan eta 49 Osasun Zientzietan. Azpimarratzekoa da horietatik 88 nazioartekoak izan zirela eta 29 euskaraz aurkeztu zirela. Ekitaldiak Iñaki Goirizelaia errektorea izango du buru eta hitzaldi nagusia Teresa del Valle doktoreak emango du, UPV/EHUko Gizarte Antropologiako katedradunak, honako gaiaz: "Berdintasuna benetako aurrerapenaren erdigunean". EGITARAUA: - Segizioaren sarrera - UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko aktaren irakurketa, Master eta Doktorego Eskolako zuzendariorde José Antonio Sánchez Galíndez jaunaren eskutik - Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotro andrearen hitzaldia - "Doktoregoko Sari Berezia" lortu dutenei saria ematea - UPV/EHUko Gizarte Antropologia Katedradun Teresa del Valle doktorearen hitzaldia: "La igualdad en la centralidad del progreso genuino" - Doktore berrien izendapena - Ohorezko aurreskua - Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia Ordorika jaunaren hitzaldia - UPV/EHUko Koruaren emanaldia Jarraitu zuzenean web orrialde honetan: https://ehutb.ehu.es/canal1