Aurkezpena

Ongi etorri Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailaren webgunera. Bertan, sailaren irakaskuntza- eta ikerketa-jardueraren alde garrantzitsuenak azalduko ditugu.

Saila (egungo egiturarekin) 1989an sortu zen. Bertako zuzendari izan dira Cesar Gonzalez Minguez (1989-1999), Ernesto Garcia Fernandez (1999-2002) eta Jose Antonio Munita Loinaz (2002-2009) irakasleak.

Bere egoitza Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Letren Fakultatean kokatuta dago. Honako lizentzia hauetan irakasten du: Historia, Artearen Historia, Filologia Hispanikoa, Euskal Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa.

Saila "Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea" Unibertsitate Arteko Master Ofizialaz arduratzen da, eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateko Simancas Institutuak, Veronako Unibertsitateak (Italia), Parisko l'École de Hautes Études en Sciences Sociales-ek eta Nantesko Unibertsitateak (Frantzia) eskaintzen dute, elkarlanean. Masterraren titulua eskuratzeak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Kalitate Aipamena jaso duen doktoregorako sarbidea ematen du.

Bertako irakasleek hainbat ikerketa-ildo garatzen dituzte. Hainbat ikerketa-taldetan parte hartzen dute, eta Europako eta Amerikako beste unibertsitate batzuekin dihardute elkarlanean.

Horrez gain, Dokumentazioa Kudeatzeko Laborategia du.