Ikuspegi orokorra

Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailak irakasgai ugari ematen ditu hainbat titulutan: Historia, Artearen Historia, Filologia Hispanikoa, Euskal Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Sailak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez irakasten du.

Saila "Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea" Unibertsitate Arteko Master Ofizialaz arduratzen da, eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Valladolideko Unibertsitateko Simancas Institutuak, Veronako Unibertsitateak (Italia), Parisko l'École de Hautes Études en Sciences Sociales-ek eta Nantesko Unibertsitateak (Frantzia) eskaintzen dute, elkarlanean. Masterraren titulua eskuratzeak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Kalitate Aipamena jaso duen doktoregorako sarbidea ematen du. Historiako irakaskuntza eta ikerketara orientatutako goi-mailako prestakuntza da.

Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Campusetako Esperientzia Geletan irakasten du.