Breadcrumb

Edukia

Aintzane Orkaizagirre irakaslea nazioarteko 100 erizain lider bikainenen zerrendan sartu du Women in Global Health erakundeak

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/19

Irudia

Gure Fakultateko Donostia Ataleko Aintzane Orkaizagirre irakaslea nazioarteko 100 erizain lider bikainenen zerrendan sartu du Women in Global Health erakundeak.

Gaur egun, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintzako irakaslea da. Zeregin horretan, zer erizain mota izan nahi duten amestea proposatzen die ikasleei eta etorkizunean erizain lider izatera animatzen ditu, aintzatespena egin dion erakundeak adierazi duenez. Hizlari gisa aritzeaz gain, ikertzailea ere bada; pazientearen segurtasuna eta “zainketa ikusezina” aztertzen ditu, eta erizaintzako zainketek pazienteen ongizatean duten ahalmena azpimarratzen du. Campusak aintzatespen horri buruz hitz egin du berarekin, baita lanbidearen gaur egungo egoeraz ere.

Zorionak Aintzane!!!

Elkarrizketa osoa Campusa aldizkarian