Breadcrumb

Edukia

Zientzia denontzat, ikerketara hurbilduz

Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko irakaslea den Iker Badiolari elkarrizketa egin diote "culturacientifica.com"-en

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/01

Iker Badiolaren irudiko, guztiok gara ikertzaile, ingurumenaren presioak gisa horretako espezie bihurtu gintuelako funtsean. Ikerrek, bere jakin-nahia asetzeko, mundu osoan minbizi esaten diogun gaixotasun horren berrehundik gora aldaeretako batzuei aurre egiteko estrategiak ikertzen ditu.

Zientzia Norberaren Ikuspuntutik proiektua Euskampusek sortu du, eta José A. Pérezek zuzendu eta ekoitzi. Proiektuaren bidez, lehen mailako ikertzaileek zientziari esker bereganatzen duten mundu ikuspegia helarazi nahi diote jendeari.