Erizainek gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak gomendatu, erabili eta baimentzeko akreditazioa lortzeko egokitzapen-ikastaroa
Data
2020/11/11
Matrikula-eskaera
- Ikastaroa hasteko eguna: azaroak 11
- Iraupena: 2 aste
Oro har, Erizaintzako tituludunei sarbidea emango zaie baldin eta urtebete baino gutxiagoko lanbide esperientzia badute eta lehentasuna izango dute EAEko Erizaintzako hiru elkargoetako elkargokideek.
1 ECTS online ikastaroak bi prestakuntza-modulu ditu: orokorra eta espezifikoa. Eduki espezifikoak baliozkotzeko aukera izango da aldez aurretik garatutako lan-esperientzia urtebeteko egiaztapen automatikoaren aldiaren % 50en baliokidea bada (bidali lan-bizitzaren ziurtagiria eta egiaztagiriak helbide elektroniko honetara: maria.jorge@ehu.eus).
Ikastaroa doakoa da (Eusko Jaurlaritzak babestutakoa).
Ikasleak matrikula-ordenaren arabera onartuko dira, harik eta plazak bete arte.
OHARRA: Urtebeteko lan-esperientzia duten profesionalek egiaztapena lortzeko jarraitu beharreko prozedura kontsulta dezakete Osasun Sailaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduan.
https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/o/2019/12/10/(5)/dof/spa/html/
Harremanetarako
- Administrazio pertsona: María Jorge
- Helbide elektronikoa: maria.jorge@ehu.eus