Breadcrumb

Edukia

Graduazio ekitaldia Donoztiako Erizaintza atalean

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/01

Graduazio ekitaldia Donoztiako Erizaintza atalean

2019ko irailaren 27an, ostiralean, 18:00etan,  Musikeneko Auditorioan  Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko  Donostiako Ataleko 2019ko Erizaintzako Graduazio Ekitaldia egin genuen.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea, Nekane Balluerka ekitaldiaren burua izan zen. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Dekanoa, Joseba Pineda; Donostiako Ataleko Dekanorde-Koordinatzailea, Jesus Rubio; Donostiako Ataleko Titulazioa eta Akademia Antolakuntzako Dekanordea, Jaione Lacalle eta Inmaculada Moro, Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordea mahaikideak izan ziren.

Inmaculada Morok "XXI. menderako erizainak” hitzaldia eman zuen, erizain berriei motibatzeko .  Ekitaldi horretan, Eguzki Miren Fernandez promozioaren espedienterik onena duen ikasleari aitorpen txiki bat egingo zitzaion.

Ekitaldiaren giroa hobeezina izan zen, eta ohiko taldeko argazkiak egin ondoren, dagoeneko erizainek ospakizuna luzatu zuten.