Breadcrumb

Edukia

Medikuntza eta Erizaintzako ikaslek borondatezko praktikak San Mamesen egingo dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/06

Ikasleak San Mamesen

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintzako 90 ikasle inguruk prestakuntza praktiko San Mamesen bukatu dute, Athleticek partidak jokatzen dituztenean osasun-gorabeherak gertatzen badira, aritzeko. Prestakuntza honako hauek eman dute: Juan Gondra UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea, Iñaki Urizar IMQkoa.Juan Gondra, Pedro Peña futbol-zelaiko segurtasunaren arduraduna eta Josean Lekue Athleticen medikuntza-zerbitzuen burua.

Borondatezko praktikak dira, tutoretzapekoak, eta beharrezko osasun-laguntza emateko berariazko prestakuntza akademikoa barne hartzen dute. Prestakuntzan azpimarratu den alderdietako bat, osasun-gorabeherarik gertatuz gero modu zorrotz batez jokatzeak duen garrantzia izan da. Jokabide horrek arreta emateko prozesua azkartzen du, baita, larrialdirik gertatzen bada erabakiak hartzeko modua ere. Prestatzaileen arabera, "baloratu, jakinarazi eta, azkenik, jokatzea dira, ordena horretan, milaka ikusle dauden estadio batean osasun-gorabeherarik gertatzen bada jarraitu beharreko oinarrizko jarraibideak".