null

Ezaugarri genetikoek COVID-19aren modurik larrienak garatzeko arriskua duten pertsonak identifikatzen lagun lezakete

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/19

Donostialdeko ESIko Biodonostia Ikerketa Institutuko Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalen Arloko ikertzaileek, Luis Bujanda (CIBERehd-eko ikertzailea, UPV/EHUkoa eta Donostialdeko ESIko digestio-arloko mediku espezialista) eta Jesús Bañales (Ikerbasqueko ikertzailea, Miguel Servetekoa eta CIBERehd-ekoa) buru, nazioarteko lankidetza bidezko ikerketa batean parte hartu dute. Lan horretan, lehendabiziko aldiz, zenbait pertsonak SARS-CoV-2 birusaren infekzioaren era klinikorik larrienak garatzeko duten arriskua deskribatu da, ezaugarri genetikoek eragindakoa, antza