Breadcrumb

Edukia

Nagore Zinkunegi, Master Bukaerako Lan onenarentzako 2018ko Hestia sariduna

UPV/EHUko ikertzaileak zahar egoitzetan dauden adinekoen gorputz ariketaren ondorioak aztertu ditu

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/13

Irudia

Nagore Zinkunegi UPV/EHUko ikertzaileak Master Bukaerako Lan onenarentzako 2018ko Hestia Saria eskuratu du Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Ikerlana Fátima Ruiz Litago eta Maider Kortajarena Rubio irakasleek zuzendu dute, eta aztertu ditu zahar egoitzetan dauden adinekoen artean ariketak gorputz funtzionalean.

Ikerlan hori 2016/2017 ikasturtean defendatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterra amaitzean. Nagore Zinkunegik Zorroaga Fundazioko zaharren egoitzan egin zuen ikerketa, Donostian. Saria hauek eman diote: Eva Luque, Fundación Hestiaren zuzendaria; Xavier Corbella, Cátedra Hestiaren zuzendaria eta Eduardo Ferreiro, Fundación Hestiaren presidentea.

38 pertsonak parte hartu zuten guztira 12 astez luzatutako indar eta oreka gorputz ariketen programa batean (hiru saio asteko). Parte hartu zutenak bi taldetan banatu ziren: ikerketakoa eta kontrolekoa. Nagore Zinkunegiren helburua izan da gorputz ariketak gorputz funtzionalean (hau da, hauskortasunean, erortze-arriskuan, osasun-egoeran, eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko independentzia eta gaitasuna), muskulu masan (sarcopenia -–muskula masa galera eta indarra— eta gorpuz-funtzioa neurtzen dituzten parametroei dagokien)  eta bihotz-metaboliko parametroak (arrisku kardiobaskularra neurtzen direnak).

Master Bukaerako Lanean (Gorputz ariketen interbentzio baten ondorioak zahar egoitzetan dauden adinekoen baitan: gorputz funtzioa, muskulu masa eta parametro bihotz-metabolikoak), saritutako ikertzaile eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko egungo irakasleak ondorioztatu du ikertaldeko pertsonek hobetu egin dituztela goiko gorputz adarren indarra, muskulu basoa eta gerri zein aldaka parametroak.