Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Edukia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak %100eko presentzia berreskuratzen du

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak presentzialtasun osoa (% 100) berreskuratuko du urriaren lehen hamabostaldian ohiko irakaskuntza jarduera eta modalitate guztietan, eta bertan behera utziko ditu presentzialtasuna murrizteko xedea zuten egokitzapenak eta edukierak gutxitzeko doikuntzak irakaskuntza modu guztietan (magistralak, ikasgelako praktikak, mintegiak, laborategiko praktikak, etab.). Presentzialtasun osoaren berreskurapena indarrean sartuko da:

  • Urriaren 4tik aurrera: irakaskuntza % 100 presentziala izango da Donostiako Atalean (Donostiako Erizaintza) eta Donostiako medikuntza irakasgunean.
  • Urriaren 13tik aurrera: irakaskuntza % 100 presentziala izango da presentzialtasun murriztua zuten Leioako irakaskuntza modu eta titulu guztietan; hau da, Medikuntzako 1-3 mailetako eskola magistralak eta Erizaintzakoak, Leioan, baita 4-5. mailetako eskola magistralak ere Medikuntzako irakasguneetan.
  • Urriaren 18tik aurrera: Leioako informatikako gelak lanerako erabat prest egongo dira.

Gainerako irakaskuntza moduetan eta dagoeneko presentzialtasuna osoa zen tituluetan; hau da, Odontologiako eta Fisioterapiako graduetan eta master ofizial guztietan, lehendik zegoen % 100eko presentzialtasunari eutsiko zaio. Kanpoko praktikek eta praktika klinikoek % 100 presentzial izaten jarraituko dute, baina osasun unitateek ezarritako neurriak errespetatuko dira.

Aldaketak, oro har, ez du eskatzen ordutegiak egokitzea, ezta irakasgaiak banatzea ere, bere horretan mantenduko baitira; haatik, eskura dauden espazioak eta edukierak optimizatu beharko dira % 100eko presentzialtasun egoera berrirako irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan.