Breadcrumb

Edukia

Edozein egoeratan zoriontsu izatea

Aste honetan, miasteniako gaixoak izan ditugu bisitan, haien elkartearen (AMES) berri emateko eta komunitate zientifikoarekin partekatzeko zeinen garrantzitsua den protokolo klinikoak ezagutaraztea, behar bezala diagnostikatu eta tratatzeko. Miastenia gaixotasun neuromuskularra da, jatorri ezezagunekoa, kronikoa eta autoimmunea, batez ere emakumeei eragiten die eta sintoma nagusia da muskulu-neke fluktuatzailea.

Elkartearen egoitza Valentzian eta hainbat ordezkaritzatan dago, besteak beste, Euskal Herrian.

Harremanetan jar zaitezkete ames-bizkaia@miastenia.ong helbidearen bidez, informazioa eta gida praktikoak jasoko dituzue.