Matrikula 2022-2023
Oharra: Medikuntza. 2. maila
Hautazko kredituen onarpena eskatu behar bada, EZ da kreditu horien matrikularik egin beharko, salbu eta GAUR plataformak berariaz eskatzen badu matrikula amaitu ahal izateko.
Ingelesez ikasi nahi izanez gero, maila honetan ingelesez eskaintzen diren irakasgai guztiak aukera behar dira. Hau da: ingelesez ikasi nahi izanez gero, Mikrobiologia eta Inmunologia Medikoak eta Oinarrizko Histologia Medikoa irakasgaiak sartu behar dira matrikulan. Plazak mugatuta daude, eta, beraz, matrikula egiterakoan geratzen diren plazak baino ez dira eskainiko. Ingelesez matrikulatuta ikasleak 02 taldean (gaztelania) edo 31 taldean (euskara) sartuko dira.
Euskararen Arauak eta Erabilerak. Irakasgai hau euskaraz ematen da, eta euskarazko zein gaztelaniazko taldeetako ikasleek hartu ahal izango dute.
Hautazkoen plaza eskaintza
Irakasgaia | Maila | Lauhil | Kreditoak | Med 30 (gazt) | Med 31 (eus) |
---|---|---|---|---|---|
Euskararen Arauak eta Erabilerak | 2 | 1 | 6 | 50 eusk | 50 |
Embriologia Medikoa | 2 | 1 | 6 | 100 | 50 |
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntza eta Fisiologia | 2 | 2 | 6 | 100 | 75 |