Sintomak badituzu, kasu posible edo positibo baten kontaktu estua bazara, edo etxeko isolamenduan bazaude, zure osasun-zentroarekin hitz egin ondoren, Fakultateari jakinarazi behar diozu formulario honen bidez. Biltzen dugun informazio guztia konfidentziala izango da.
INPRIMAKI HONEN BIDEZ, PCREN EMAITZEN BERRI EMATEN JARRAITU BEHAR DA ALTA LORTU ARTE (ALTAREN JAKINARAZPENA BARNE)
OHAR GARRANTZITSUA: Gogoratu formulario honen bidez informatzen jarraitu behar duzula, isolamendua amaitu edo alta eman arte. Eskerrik asko laguntzeagatik.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa: Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut: Datu tratamenduaren kodea: TG0089 Tratamenduaren izena: COVID-19 DATU BASEA. Datu tratamenduaren arduraduna: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Datuen tratamenduaren helburua: SARS-CoV-2 birusaren transmisioa kontrolatzea UPV/EHUn. Datuen tratamenduaren legitimazioa: Beharrezkoa da interes publikoan egindako misio bat betetzeko edo unibertsitateari emandako botere publikoak erabiltzeko eta interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi interesak babesteko. Datuen nazioarteko lagapenen eta transferentzien hartzaileak: Osakidetza Osasun Saila. Ez da nazioarteko transferentziarik egingo. Eskubideak: Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez http://www.ehu.eus/babestu.
Informazio osagarria