MUGIKORTASUNA-EHU-Erasmus

Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+

Arreta Odontologiako Gradua:
Klinika odontologikoaren arreta mantentzeko, 2025/2026 deialditik aurrera (2024/25 ikasturtean kudeatuta 2025-2026an mugikortasuna egiteko), 5 plaza baino ezin dira esleitu  ikasturte bakoitzeko (3., 4. eta 5. mailak, 15 plaza guztira), Erasmus+Latina+SICUE deialdien artean, noten arabera esleituz.

Gradu Amaierako Lana eta ECOE UPV/EHUn egingo dira kasu guztietan.

6. Mailako Mendikuntzako Graduko Ikasleen Kasuan, eta baita 4. Mailako Fisioterapiako ikasleen kasuan ere, ikastute osorako joaten ez badira, plaza horietarako hautagaitzat hartuko dira, nahiz eta horien kudeaketa Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak egindo duen Erasmus+ Praktiken esparruan.

Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:

  • Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...), eta bere egutegiak bateragarriak direla bertan egin nahi duzunarekin eta gainerako ikastaroen antolaketarekin hemen (hala badagokio).
  • Ziurtatu hizkuntza baldintzak-eta betetzen dituzula.

Hizkuntza egiaztatzeko agiria posta elektronikoz bidali beharko da: certiidiomas.internacional@ehu.eus eta secretaria-fme.internacional@ehu.eus helbideetara, GAURen mugikortasun plazak eskatu ondoren.

Akordio akademikoen ereduak

 Akordio akademikoak egiten laguntzeko, hona hemen ikasleek aurreko ikasturteetan egin dituzten adibide batzuk, informazio gisa soilik.

Oharra: 6. mailako medikuntzako ikasleak (Bizkaia eta Araba): 23-24 ikasturtetik aurrera, helduaren patologia medikoko errotazioa UPV/EHUtik kanpo egiten bada, kanpoan osorik egin behar da (8 aste).

Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak

Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.

Mugikortasun-plazen laburpena eta baldintzak

Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen oharrak Laguntza gisa, mugikortasun-plazen eskaintza osoa eta baldintzak biltzen dituen dokumentu bat sartu dugu hemen.

Gaurren ikusten denarekin desadostasunik badago, kontsultatu hemen: secretaria-fme.internacional@ehu.eus.

2024-2025 ikasturtea

Estekak