Espediente lekualdaketa deialdia (2019-2020 ikasturtea)

Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzako Graduak

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 5era izango da.
Eskaera inprimaki elektroniko bidez soilik egingo da.

Donostiako Erizaintza Atalera zuzendutako lekualdatze eskaerei dagokienez, eskatzen den dokumentazioa (ikus 1. Artikulua) Donostiako Erizaintza Ataleko Idazkaritzan eman ahal izango da.

Data garrantzitsuak

Eskaera elektronikoa aurkezteko eta dokumentazioa emateko epea Ekainaren 24tik Uztailaren 5era
Akatsak zuzentzeko eta behin-betiko ziurtagiriak  emateko epea Uztailaren 6tik 19ra
Behin-behineko ebazpena Uztailaren 31
Errekurtsoak egiteko epea Abuztuaren 20 arte
Behin-betiko ebazpena Irailaren 9
Matrikulazio epea Irailaren 10etik 13ra

Deialdia eta lekualdatzeen eskaintza jarraian daude.

Izena emateko eskaera eskuragarri egongo da 2019ko ekainaren 24tik aurrera.