Harrera-ekitaldi kulturalak ikasleentzat eta unibertsitateko komunitate osoarentzat

Harrera-ekitaldi kulturalak ikasleentzat eta unibertsitateko komunitate osoarentzat

Kaixo!

Ikasturte hasiera honetan, EHUko kide guztiak gonbidatu nahi ditugu Harrera Ospakizunera. Kanpotik datozen ikasleei harrera egin eta gure tradizioen partetxo bat ikusarazi nahi diegu. Eta aitzakia horrekin, denok topa egin eta geureaz gozatu. Atxikita dituzue Bizkaiko Campusean antolatu ditugun kultur ikuskizunak. Halaber izango dira Kirolak eta beste jarduera batzuk.

Adi izan! Laboa plazan eta Arboretumen espero zaituztegu datozen egunetan.

 

HARRERA OSPAKIZUNAK EHUko IKASLEEI

2022-2023 IKASTURTEA

BIZKAIKO CAMPUSA, EHUKultura

IKUSKIZUNA EKINTZA MOTA DATA ORDUA TOKIA

TURISTREANDO

​​​​Trapu Zaharra
Antzerkia 2022/09/20 13:00

Leioako Campusa

Laboa plaza

UR

Haatik
Dantza 2022/09/22 13:30

Leioako Campusa

Laboa plaza

ITSATSITA

Demode Produkzioak
Musikala 2022/09/23 13:00

Leioako Campusa

Laboa plaza

SONAKAY

Musika Taldea
Kontzertua 2022/09/28 13:30

Leioako Campusa

Arboretumeko

anfiteatroa

TOPA

Kukai
Dantza 2022/09/29 13:00

Leioako Campusa

Laboa plaza

 

Informazio osagarria