Fisioterapia Practicum irakaskuntza gida

Fisioterapia Practicum irakaskuntza gida

2023/2024 ikasturtea

Irakasgaiaren deskribapena:

Praktika aurre-profesionalak dira, txanda klinikoetan modu independentean ematen direnak. Praktikako gaitasunen amaierako ebaluazio bat egiten da asistentzia zentroetan, irakasgaietan eskuratutako ezagutza, trebetasun, jarrera eta balio guztiak integratzea ahalbidetzen duena. Gaitasun profesional guztiak garatuko dira, fisioterapiako arreta eraginkor baterako prestatuz.

Gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak:

Ikasleak modu sekuentzial eta metagarrian ikasiko du ezagutza, gaitasun eta trebetasun hauek egoki erabiltzen:

  1. Hurrengo ekintzak, zereginak eta prozesuak zuzen garatzea, jardun aurre- profesionalean zeharka txertatuz: erabakiak hartzea, arazoak konpontzea, analisia eta sintesia, lana antolatzea eta planifikatzea, pertsonen arteko harremanak lantzea, informazioa kudeatzea, egoera berrietara egokitzea, talde lana egitea, eta, arrazoibide kritikoa izatea.
  2. Jardun aurre-profesionala egin bitartean jarrera zuzena izatea, alderdi hauetan: ikaskuntza eta hobekuntza, denboraren antolakuntza, gaitasun profesionalaren mugetara egokitzea, lan taldeen lidergoa, informazioaren gaineko diskrezioa, pazientearen duintasunaren zainketa, laneko erantzukizuna, jarrera kritikoa eta zientifikoa, autokontrola eta inguruaren kontrola, paziente/erabiltzailearekiko eta haren ingurukoekiko komunikazio irekia, haren ongizateari begirako interesa, pazientearen berezitasunen onarpena haren kultura eta/edo gizarte ezaugarriei dagokienez, dibertsitate eta kultura aniztasunaren onarpena, konpromiso etikoa, eta kalitatea lortzeko motibazioa.
  3. Aurreko irakasgaietan garatutako diziplina gaitasun guztiak integratzeko, honako hauek egiteko gai izateko:
    • Fisioterapiako arreta eraginkorra ematea, paziente/erabiltzaileari asistentzia integrala emanez.
    • Kultura profesionalean lanbidearen printzipio etikoak eta legalak txertatzea.
    • Ikerketa zientifikoa eta ebidentzian oinarritutako jarduera txertatzea, kultura profesional gisa.
    • Fisioterapiako Esku hartze Plana diseinatzea. Plan hori gauzatzea, zuzentzea eta koordinatzea, erabiltzailearen indibidualtasun printzipioa aintzat hartuta eta Fisioterapiaren berezko tresna terapeutikoak erabilita.
    • Medikuen aginduak interpretatzea.
    • Bitarteko fisiko terapeutikoak ezartzea eta aplikatzea, medikuntzako eta kirurgiako espezialitate guztien erabiltzaileei emandako tratamenduetan, aipatutako bitartekoak aplikatzea beharrezkoa denean. Gaixotasun eta lesio traumatologiko eta erreumatologikoetarako ariketa terapeutikoak diseinatzea eta aplikatzea, metodo bereziak erabilita. Metodo eta teknika terapeutiko erreflexuen modalitateak diseinatzea eta aplikatzea, baita.
    • Fisioterapiari dagokion arloari lotutako beste esku terapia espezifiko, ordezko edo osagarri batzuk ere.
    • Erabiltzailearen eta familiaren parte hartzea bultzatzea, osatzeko prozesuan. Fisioterapiako arreta egiteko ingurua prestatzea, erosoa izan dadin.
    • Pazienteari tratamenduari buruzko informazioa ematea, egindako probak eta maniobrak eta horiek prestatzeko lanak azalduz, eta une oro kolaboratzeko eskatzea.
    • Arriskuak prebenitzea eta saihestea, tratamenduaren aplikazioan.
    • Fisioterapiako tratamenduaren bidez lortutako emaitzen bilakaera ebaluatzea, finkatutako helburuei eta ezarritako emaitza irizpideei dagokienez. Fisioterapiako arretari lotutako funtzio biologikoen asaldura zeinuak eta sintomak identifikatzea. Bizi zeinuak kontrolatzea eta interpretatzea, eguneroko tratamendua egin bitartean.
    • Fisioterapiako arreta, haren eboluzioa eta gorabeherak egunero erregistratzea.
    • Fisioterapiako alta txostena egitea.
    • Diziplinarteko talde osoarekin harremanak izatea, modu eraginkorrean. Osasun langile ez diren menpeko langileek paziente/erabiltzaileekin egin beharreko jarduerak eta jarduteko modua orientatzea; eta paziente/erabiltzaileei emandako arreta ebaluatzea.
    • Osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko arloetan esku hartzea.
    • Ikerketa lerroak ezartzea, lanbidearen gaitasunen arloan, eta ikertaldean zabaltzea. Inguruko ikertaldean parte hartzea; ikerlanak eta haien ondorioak zabaltzea komunitate zientifiko eta profesionalean; ebidentzia zientifiko bidezko praktikan oinarritutako Fisioterapiako laguntza protokoloak ezartzea; Fisioterapiako ikerketaren dinamizazioa eragin dezaketen jarduera profesional guztiak bultzatzea.
    • Gaitasun profesionalari lotutako ezagutzen, trebetasunen eta jarreren oinarriak eguneratuta mantentzea, etengabeko prestakuntza prozesu baten bidez.
    • Irakaskuntza funtzioa garatzea, jarduera profesionalaren berezko parte gisa.
    • Fisioterapiaren jardunean kalitatea bermatzeko mekanismoak aplikatzea.

Eduki teoriko-praktikoak:

1. Txanda I. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Txosten klinikoa I. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

2. Txanda II. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Txosten klinikoa II. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

3. Txanda III. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Txosten klinikoa III. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

4. Txanda IV. Egonaldi kliniko bat egitea espezialitate hauetakoren batean: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Txosten klinikoa IV. Txostena, fisioterapia erregistroa eta berrikuspen bibliografikoa egitea espezialitateetako bati dagokion kasuari buruz: mendekotasun eta biztanleria zaurgarrientzako fisioterapia, ospitaleko fisioterapia, jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia, enpresako fisioterapia.

Metodologia:

Kanpoko praktika klinikoak egingo dira, eta, hala behar bada, mintegiren bat.

Ebaluazio sistema:

Etengabeko Ebaluazio Sistema

Azken Ebaluazio Sistema

Tresnak eta kalifikazio ehunekoak:

Praktikak (ariketak, kasuak edo arazoak) (%): 100

Ohiko deialdia: Orientazioa eta uko-egitea:

Etengabeko ebaluazio sistema:

  • Instruktorearen txostena (%100)*: Praktiketako zentro bakoitzean lortutako batez besteko nota.
  • Praktiken txosten klinikoa (GAI/EZ-GAI)*: Kasu klinikoa berrikuspen bibliografiko batekin. Txanda kliniko bakoitzean, ikasleak landutako kasu kliniko bati buruzko Word dokumentu bat prestatu eta kasu klinikoarekin lotutako bi artikulu zientifiko bilatu behar ditu. Kasu klinikoaren Fisioterapia Erregistroa Fisioterapia Esku hartzeko Metodoaren arabera egingo da. Praktiketako tutoreari bidali beharko zaio txanda bakoitza amaitu eta hurrengo astebeteko epean gehienez (4. txandan izan ezik, azken ebaluazioaren aurretik izango dena).

Amaierako ebaluazio sistema (GAI/EZ-GAI)*: Praktiketako tutoreak onartutako txosten kliniko baten ahozko aurkezpena (erakusketa eta defentsa teoriko-praktikoa) Power Point Presentation (PPT) baten bidez lagunduta, praktiketako tutoreek osatutako epaimahai batek ebaluatuko duena.

*Fisioterapia Practicuma gainditzeko ezinbestekoa da txanda bakoitza gaindituta izatea (5/10) eta txosten kliniko guztien, baita amaierako ebaluazioa ere, GAI izatea.

Ez-ohiko deialdia: Orientazioa eta uko-egitea:

Etengabeko ebaluazio sistema:

  • Instruktorearen txostena (%100)*: Praktiketako zentro bakoitzean lortutako batez besteko nota
  • Praktiken txosten klinikoa (GAI/EZ-GAI)*: Kasu klinikoa berrikuspen bibliografiko batekin. Txanda kliniko bakoitzean, ikasleak landutako kasu kliniko bati buruzko Word dokumentu bat prestatu eta kasu klinikoarekin lotutako bi artikulu zientifiko bilatu behar ditu. Kasu klinikoaren Fisioterapia Erregistroa Fisioterapia Esku hartzeko Metodoaren arabera egingo da. Praktiketako tutoreari bidali beharko zaio txanda bakoitza amaitu eta hurrengo astebeteko epean gehienez (4. txandan izan ezik, azken ebaluazioaren aurretik izango dena).

Amaierako ebaluazio sistema (GAI/EZ-GAI)*: Praktiketako tutoreak onartutako txosten kliniko baten ahozko aurkezpena (erakusketa eta defentsa teoriko-praktikoa) Power Point Presentation (PPT) baten bidez lagunduta, praktiketako tutoreek osatutako epaimahai batek ebaluatuko duena.

*Fisioterapia Practicuma gainditzeko ezinbestekoa da txanda bakoitza gaindituta izatea (5/10) eta txosten kliniko guztien, baita amaierako ebaluazioa ere, GAI izatea.

Nahitaez erabili beharreko materiala:

  • UPV/EHUren praktiketarako pijama
  • Oinetako sanitarioak
  • Goniometroa
  • Sakelako liburuxka

Bibliografia:

  • Izquierdo, T. G. (2007). Bases teóricas y fundamentos de la fisioterapia. Ed. Médica Panamericana.
  • Seco J. [Dir.] Métodos Específicos de Intervención en Fisioterapia. Serie Sistema Músculo-Esquelético. Volumen I. Ed. Panamericana. Madrid. 2015.
  • Seco J. [Dir.] Fisioterapia en Especialidades Clínicas. Serie Sistema Músculo-Esquelético. Volumen II. Ed. Panamericana. Madrid. 2016.
  • Seco J. [Dir.] Afecciones Médico Quirúrgicas. Serie Sistema Músculo-Esquelético. Volumen III. Ed. Panamericana. Madrid. 2016.
  • Martiáñez NL, Terrón MJ, Gallego T, Alvarez MJ, Rubio M, Hernando MA. Competencias en las Prácticas clínicas en Ciencias de la Salud. Guía de Estrategias y recursos para su desarrollo y evaluación. Panamericana, Madrid, 2016.