Matrikula 2021-2022
Oharra: Medikuntza. 1. maila
Lehenengo mailako matrikula AURREZ AURRE aurkeztu behar da, ikasleari egokitu zaion gradua irakasten duen ikastegian. https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/documentacion-matricula
Ingelesez ikasi nahi izanez gero, maila honetan eta lauhilekoan ingelesez eskaintzen diren irakasgai guztiak aukera behar dira. Hau da: ingelesez ikasi nahi izanez gero, bigarren lauhilekoan Fisiologia eta Biokimika Medikoa irakasgaiak sartu behar dira matrikulan. Plazak mugatuta daude, eta, beraz, matrikula egiterakoan geratzen diren plazak baino ez dira eskainiko. Irakasgairen bat ingelesez hartu duten ikasleak 02 taldean (gaztelania) edo 31 taldean (euskara) sartuko dira.