Irailera aurreratzea Medikuntzako 6. mailara pasatzeko 2019-20ko azterketen deialdia

Arautegi espezifikoa

Epea: 2019ko uztailaren 8tik 12ra

Deialdia aurreratzeko eskaera betez egingo da, eta agiri hori beteta eta sinatutaaurkeztuko daidazkaritzan. Eskariak 2019ko uztailaren 8tik 12ra bidali behar dira, biak barne.Azterketak 2019ko irailaren lehen egunetan egingo dira.

Irizpideak:

  1. Seigarren mailara pasatzeko ezohiko azterketen deialdian parte hartzeko, gehienez, bi irakasgai eduki daitezke gainditu gabe.

  2. Seigarren mailara pasatzeko ezohiko azterketen deialdian parte hartzeko, irakasgaien 2018-19 ikasturteko ohiko eta ezohiko deialdiak agortuta egongo dira.

  3. Azterketa suspenditzen duenak 2019-20 ikasturteko ohiko deialdia agortzen du eta ezin izango da aurkeztu ezohiko deialdia izan arte.

  4. 2019ko iraileko deialdi aurreratuak ez du baldintzak betetzeko gaituko (agortutako deialdi kopurua) 2019ko iraileko deialdian ebaluazio berezi bidez gainditzeko eskaera egiteko (graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiko 29. eta 30 artikuluak).