Ikasle baten izenean tramite bat egiteko baimena

Ikasleek dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko dute euren nortasuna honako hauek egiteko: informazioa eskatzeko, espedienteko datuak aldatzeko edo ziurtagiriak eskatu eta jasotzeko. Interesatua bera ezin bada joan idazkaritzara, bere ordez joango den pertsonak ikaslearen NANaren fotokopia eta hark emandako baimena aurkeztu beharko ditu.

Edozein eskaera egiteko, pantailan ikusiko dituzun orriak bete eta inprima ditzakezu. Ondoren, ikastegiko idazkaritzan aurkeztu, eskatzen diren dokumentuekin batera, dagokion epearen barruan.