Eduki publikatzailea

2017ko Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna eta Euskara

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/21

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta urtero bezala Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedran hizkuntza gutxituei buruzko ekimen bat prestatu dugu Azkue Fundazioaren laguntzarekin.


Aurten, hizkuntza gutxituetan hiztun berriek duten garrantzia nabarmendu nahi dugu, eta hiztun berriek hizkuntza horren transmisioan duten ardura azpimarratu. Hiztun berrien kopuruak gora egitearekin batera ezinbestekoa baita hiztun horiek hizkuntza horren transmisioan konpromiso sendoa dutela erakustea.


Euskal Autonomia Erkidegoan VI Inkesta soziolinguistikoan datu itxaropentsuak ageri dira, eta "Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak" ikerketan ere badago hainbat jakingarri esanguratsu.


Datu horietan oinarrituz,  euskararen transmisioa guraso hiztun berrien familietan nolakoa den adierazteko infografia bat egin dugu, eta gure sare sozialetan partekatuko dugu egun osoan zehar.


Transmititzen al dute hizkuntza gutxitua guraso hiztun berriek? Ondoko infografian ikus dezakezu Euskal Autonomia Erkidegoko adibidea.